Gutaz

Agentzian markagintza eta publizitatea ditugu langai. Kanpoan, eraldaketa soziala eragiten lagundu nahi diegu bezeroei.

2000. urtetik dihardugu enpresa eta erakunde ugarirekin elkarlanean, estrategia eta sorkuntza zerbitzu profesionalak eskaintzen aldaketa soziala bilatzen duten proiektuak eraginkortasunez komunikatzeko: hizkuntza eta kultura aberastasuna, tokiko enpresa eta bidezko lan-harremanak, konfiantzazko elikadura eta ingurumenaren zaintza, andre-gizonen parekotasuna eta gazteen heziketa…

Pertsona ekintzaile, baikor eta arduratsuekin lan egitea dugu gogoko, geu ere jarrera eta jokabide horrekin lan egiten saiatzen garelako.

qodef-theam-image
Gorka Barruetabeña Iturriaga
Zuzendaritza

Enpresa-ekintzailetzari ekin eta di-da Koop sortu aurretik, hainbat proiektutan lan egin nuen: Durangoko Azoka, Euskara Elkarteen Topagunea, Anboto Komunikabideak, Plateruena Kafe Antzokia... Esperientziotan erakundeen komunikazio estrategikoaren garrantziaz jabetu nintzen. Aditua baino, aritua naiz. Tartean, Soziolinguistika Ikastaro Aurreratua (UEU) eta Kooperatiba Enpresen Kudeaketarako Ikastaro Aurreratua (MU) egin nituen. Azken urteotan enpresa eta erakunde ugariren marka aholkulari dihardut. Ekintzailetasunak eta ikuspegi estrategikoak bat behar dutela deritzot.

qodef-theam-image
Gotzon Garaizabal Pildain
Arte Zuzendaritza

Okerreko ikasketek metalografia laborategi batean lan egitera eraman ninduten, eta bertan aurkitu nuen nire formula: Ais2dE = Ateak Ireki X Sortu + Bidea Egin. Argazki denda ireki, begiradan sakondu eta irrikak diseinu grafikora eraman ninduen. Ohartzerako di-da sortu genuen, hainbat kanpainarekin hasita markagintzara jauzia eginez. Bezero eta lankideengandik ikasiz eta komunikazio estrategia lagun, egoera berriei begiratu eta formula berriak bilatuz noa. Eta artean, artea: interpretazio librerako ate nagusia, sorkuntza iturri agortezina, 2d1 proiektu artistikoa elikatzera behartzen nauena.

qodef-theam-image
Igor Elortza Aranoa
Sorkuntza Estrategiak

Injinerutza Teknikoa Topografian (EHU) titulua atera nuen aspaldi. Oraintsuago, Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra (UAB) eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa (MU). Oso gaztetatik dihardut sorkuntzan: bertsogintza, kantagintza, artikulugintza, antzerki eta telebista gidoigintza... Kreatibo moduan hasi nintzen markagintza eta publizitate arloan ere, komunikazio estrategiak lantzen hasi aurretik. Hainbat kultur erakundetako zuzendaritzatan ere egon naiz. Ahalik eta gehien gozatzen saiatzen naiz beti, horrela ikasi eta hobetu dudalako orain arte.

qodef-theam-image
Maialen Odriozola Martija
Erredakzio Kreatiboa

Komunikatzaile, ikertzaile eta irakurle aseezina naiz. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Universitat Autónoma de Barcelonan egin nituen Kazetaritza ikasketak. Ondoren, sareko komunikaziora bideratu ditut nire gogoak, eta geroztik jomugan izan ditut programazioaren, eduki multimedien eta interneteko komunitateen inguruko gaiak. Airean dabiltzan ideiak lurreratu eta hitzekin forma ematea da nire egitekoa. Eta ekipo onena dut alboan, hitzak sistema binario bihurtu, diseinu aproposenekin jantzi eta denon artean aipatutako ideia hegalariei izaera osoa emateko 🙂

qodef-theam-image
Maite Elias Uria
Diseinugintza Grafikoa

Publizitatea eta Harreman Publikoetan (EHU) lizentziatua naiz. Unibertsitateko lehen urtean nenbilela, diseinu grafikoko kurtso batean izena eman nuen. Hortxe aurkitu nuen nire afizioa, eta ondoren ofizio bihurtu nuen. Urteotan zehar agentzia handietan, estudio txikietan eta freelance bezala lan egin izan dut, eta di-dan euskaraz eta bertako proiektuak lantzen dut nire lekua. Gauza sinpleak eta deitaile txikiak ditut gustuko. Diseinuaren, dekorazioaren eta modaren jarraitzaile naiz, eta tarteren bat dudan bakoitzean itsasora gerturatzen naiz, olatu artean bueltaka bidaiak amestuz.

qodef-theam-image
Irantzu Larrea Tena
Diseinugintza Grafikoa

Pubilizitatea eta Harreman Publikoak (EHU) lizentziatura atera nuen. Ikasle garai hartan deskubritu nuen diseinugintza grafikoa eta horrexetan dihardut geroztik. Izan ere, betidanik uste izan dut gustuko dugun lanean aritzen saiatu behar dugula. Eta lanean daramatzadan urte hauek zuzen nengoela erakutsi didate. Urte askoan agentzia handi batean jardun nuen, eta gaur egun ere gustura jarraitzen dut diseinugintzan, ilusionatu egiten nauten proiektuak garatzen laguntzeko modua eta egunero zerbait berria ikasteko aukera ematen didan lana egiten dudalako.

qodef-theam-image
Mikel Askasibar Bizkarralegorra
Kanpainen Garapena eta Ekoizpena

Elorrion jaiotako gaztea naiz. Txikitatik marraztea eta sortzea izan dira nire denbora-pasak, eta nire ikasketak horretan oinarritu ditut: lehenik, Diseinu Editoriala ikasi nuen Donostian; ondoren, Marketing eta Merkataritza, eta Publizitate Grafikoa Bilbon. Beti ibili naiz herrigintzan, eta horrek ere egin du gaur egun naizena. Bidaiatzea gustuko dut eta futbola nire pasioetako bat da: entrenatzaile ikasketak egiten ari naiz orain. Edozelan ere, niretzat inportanteena taldean lan egitea da. Norbanakoa lan-taldeko parte garrantzitsu izatea eta elkarrekin helburuak lortzea: horixe da funtzeskoa.

qodef-theam-image
Julen Larruskain Oiaga
Internet eta Sormen Digitala

Obaban bizi naizen donostiarra naiz. Frikismoak aspaldi burusoil utzi ninduen arren, ideiak buruan dabilzkit joan-etorrian. Arte ederrak ikasi nituen bere garaian, eta geroztik komunikazioan eta diseinugintzan aritu naiz; batez ere, markagintza digitalen eta interneteko teknologiatan naiz aditua. Sorkuntzak apasionatzen nau, rocka eta eta zinemak bezala. Dena ikasi gose naiz, eta borrokan aritzen naiz beti ordenagailu, aplikazio eta kodearekin. Nire lan-erremintak zeroak eta batak diren arren, baina, izaki organikoa naiz: musikarik gabe ezin dut lan egin eta natura maite dut, itsasoa, batez ere.

qodef-theam-image
Iñaki Diez Cea
Administrazioa

Administrazioa eta Finantzak goi-mailako teknikari titulua atera nuen Lea-Artibai ikastetxean, ohorezko diplomarekin. Ikasketa dualari baliatuz, Ibaizabal ikastolan lanean jardun nuen azken urtean. Gaztetxotatik egokitu zait ikasketak eta laneko ardurak bateratzea, 18 urterekin familiaren fruta-dendaren kargu egin behar izan bainuen aldi batez. Elorrioko udalekuetan hezitzaile ere jarduten dut, gustura, beste ume bat gehiago naizela. Zaletasunen artean, futbola dut gustuko. Areto futboleko jokalaria naiz Elorrioko Buskantza taldean, 3. mailako ligan, eta bederatzi urtean jardun nuen Futbol 7ko emakumezkoen entrenatzaile.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR