AEK Matrikulazioa 2016

% 100 afektiboa

 

AEK euskaltegien marka prosizionamendua argia dago: euskara praktikoa. Izan ere, badira euskara Euskal Herriko hizkuntza delako edo antzeko arrazoi ideologikoengatik ikasten dutenak; badira lana aurkitu edo lanpostua hobetzeko lako arrazoi funtzionalengatik ikasten dutenak; eta badira seme-alabekin edo lagunekin erabiltzeko moduko arrazoi emozionalengatik ikasten dutenak. Horiei guztiei, AEK-k praktikotasuna eskaintzen die.

 

Azken urteetan helduen alfabetatze eta euskalduntze koordinakundeko kideekin lantzen dihardugun marka posizionamendua da, eta aurtengo urtean beste urrats bat gehitu diogu. 2016ko matrikulazio kanpainan sorkuntza estrategia berritu dugu, beraz, marka indartuz. Euskara ikasleen motibazio emozionalak zein arrazionalak kontuan hartuz, bi hitzetan trinkotu dugu AEK-ren eskaintza: % 100 afektiboa. Harremanak eta lana. Etxeko eta kaleko bizimodua. Bizipenak eta formakuntza.

 

Dena bi hitzetan eta irudi bakarrean adierazia: bihotz bat pizten. Eskaintza egiaztagarria, AEK-ko irakasleak maitasunez eta eraginkortasunez irakasten baitu euskara.

2016/09/30

Bezeroa

AEK

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR