Jakina! online tribiala

Jakina euskarazko online tribiala da. Adin guztietako lagunentzat pentsatua dago, eta partidak bakarka zein taldeka jokatu daitezke. Eta nola ez, sariak irabazi. Ranking orokorra dauka, eta nork bere postua gogor defendatu behar du ahalik eta erantzun zuzen gehien emanez. Jakina tribiala Azkue fundazioaren lana da. Haiek sortu dute ideia, haiek landu dute proiektua eta haiek sareratu dute emaitza. Tartean, didariok proiektu berrian kolaboratzeko proposamena heldu zitzaigun. Gure lana izengintzan laguntzea, logoaren diseinua egitea eta webgunearen erabiltzaile interfaza zein erabilgarritasuna ziurtatzea izan ziren. Programaketaz eta galdetegia lantzeaz beste enpresa batzuk arduratu dira. Tribial hau ezagutzeko onena sartzea eta gozatzea da, Jakina!...

Continue Reading
emun brand repositioning

Emun marka berposizionatzen

1997an sortu zuten Emun kooperatiba, lan mundua euskalduntzeko. Hamabost urteko ibilbidea eta gero, orain, gizartearen gaur egungo behar eta eskariei egokituz, aholkularitza eta zerbitzu eskaintza ugaritu ditu: Hizkuntza Zerbitzuez gainera, Kultura Zerbitzuak, Immigrazio eta Aniztasun Zerbitzuak eta Parte Hartze Zerbitzuak eskainiko dituzte. Urrats garrantzitsu hori egiteko, gugan jarri dute konfiantza Emun marka berposizionatzeko estrategiaz eta ezartzeko komunikazio planaz arduratzeko. Eta guk gogotsu ekin diogu lanari. [vimeo_video id="68697078" height="" width=""]   Marka Azterketa Marka azterketak ondorio garbiak erakutsi zizkigun. Lehiakortasun aldetik bereizgarri handiak ditu Emunek: lider da euskara planetan, euskaltzaletasunaren ikuspegiak bereizten du kultura eta aniztasun zerbitzuetan, eta berezko lan-molde du parte hartzea. Irudi aldetik, berriz, balio-kapital aberatsa onartzen zaio: formakuntza, inplikazioa, gertutasuna eta eraginkortasuna. Nortasun aldetik, azkenik, ondokoak ditu ezaugarri: profesionaltasuna, kultura berritzailea, taldearen indarra eta bezeroen bidelagun izaera. Posizionamendua Emunen bezeria enpresa pribatu ertain-handiak eta deneriko administrazioak izanik, horien artean Emun marka berposizionatzeko ondoko ideia bereizgarria zehaztu genuen: "Aholkularitza eta zerbitzu profesionala hizkuntza ohiturak, kulturgintza...

Continue Reading

Euskararen Bihozfera

Gernikan ospatuko da 2014ko Ibilaldia, eta jaia antolatuko duen Seber Altube ikastolako arduradunek oso argi zehaztu ziguten lortu gura dutena: helburua Ibilaldia eskualde osoarena izatea da, eta eskualdeko herritarrak harro sentitu daitezela euren euskalduntasunaz eta bertako euskararen aberastasunaz. Bat etorri ginen mezu horrekin, Euskal Herri osoko euskaltzaleei begira ere ezagutzera emateko modukoa baita Busturialdearen euskalduntasuna: % 80tik gora dira euskaldunak eta euskalkiak bizi-bizirik daude. Urdaibai biosfera-erreserba Busturialdean bertan egonik, berezkoa zen lotura: Busturialdea euskararen biosfera da. Horri Seber Altubek eskualdean duen garrantzia gehitu nahi genion, ikastolak berak zein bertan ikasitako herritarrek bizi handia ematen baitiote eskualdearen zein euskararen herri-bizitzari. Seber Altube euskararen biosferaren bihotza dela iritzi genion. Eta bageneukan leloa: Euskararen Bihozfera. Komunikazio estrategia eta lelo horrekin, bada, hauek dira 2014an Busturialdean egingo den Ibilaldiaren hiru mezu ardatzak: · Euskara sorkuntza kolektiboa eta dibertsoa da: zenbat euskaldun, hainbat euskara eta euskaraz bizitzeko hainbat modu · Biosfera bateko izaki bizidunek legez, euskaldunek eta euskaltzaleek euskararen...

Continue Reading

Korrika ala “la” Korrika?

Hasi da Korrika, eta gaztelaniaz, “Ha comenzado la Korrika”. Eta filologoz betetako herri honetan, hasi da eztabaida ere, zelan ez! Guk geuk ere, sarritan, gaztelaniaz hitz egitean halaxe esaten dugulakoan gaude: "Al BBK Live" diogun legez, "A la Korrika" esaten dugu. Ez dakigu artikuluaren atzean zer dagoen zehazki, zergatik batzuetan LA den, eta besteetan EL (la Korrika baina el Ibilaldi(a), el Nafarroa Oinez, el Araba Euskaraz, el Aberri Eguna, la Azoka). Bitxia egiten zaigu. Gaztelaniaz izenei zergatik jartzen zaie beti artikulua? Baina beti al da? "Al San Mamés" ala "a San Mamés" esaten da? Post honen lehenengo bertsioa idatzi ondoren, Fondeu (Fundación del Español Urgente) gaztelaniaren erabilerari buruzko zalantzak argitzeko erantzun azkarrak ematen dituen fundazioaren webgunean aurkitu ditugu argibide batzuk: hizkuntza arrotzeko terminoak determinatu egin behar ei dira gaztelaniaz, generoa terminoaren esanahiaren arabera aukeratuz. Zalantzak, baina, ez zaizkigu guztiz argitu, Korrika gertaera bat baita, euskararen aldeko lasterketa bat, baina baita marka bat ere, erakunde...

Continue Reading

Que bien sienta que hables mi idioma

 La comunicación es fundamental en los servicios de asistencia sanitaria para que pacientes y usuarios se sientan cómodos y seguros al ser atendidos. La idea: nos sentimos mejor si nos hablan en nuestro idioma.

Osakidetza quería desarrollar un sistema global de identificación para facilitar la comunicación en euskera entre sanitarios y pacientes, y nos eligió para llevarlo a cabo.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR