Mariatxi eta Bartolo

Maitasuna da euskaltegirik eraginkorrena. Beroarena kenduta ere, hala berresten dute azterketa hotzenek. Askok neska edo mutil batekin enamoratu zirelako ikasi dute euskara. Adibidez, Lesakako Asierrekin solasteko edo Lekeitioko Jonerekin berba egiteko. Beste batzuk, berriz, behenafarrerak liluratu zituen, eta berdin-berdin maitemindu daitezke Donaixtiko Xanen kalaka biziarekin zein Ezterenzubiko Kattinen xuka goxoarekin. Azken batean, zer da ba euskaraz ikastea euskaldunoi egindako maitasun adierazpen bat ez bada? Sentimendu horrexek hartu zigun gogoa Euskara Elkarteen Topaguneak mintzapraktika taldeen aurtengo ikasturteko kanpainaren ardura eman zigunean. Euskaraz ondo dakitenak mintzalagun egitea eta euskara ikasten dabiltzanei laguntzea, ezer izatekotan, maitasun adierazpen bati erantzutea da. Eta hortik aurrera, maitemindu berrien lehenengo bi asteak legez joan zen guztia: eder eta arin, une bakoitza sakonki gozatuz baina oharkabean ia. 'Open up your heart' kanta eta bere bertsio ugariak etorri zitzaizkigun burura, mariatxiak eta larrosak, maitasun gutunak eta bestelako maitekeriak. Eginda geneukan kanpaina. 'Ireki bihotza mintzalagunentzako' lelo nagusia hartuta, kantaren hitzak moldatu genituen, Ilaski Serrano...

Continue Reading
lingua

Labana mingain

Ez Dok Hiru Bikoteatroa konpainiaren azken lana da Jokin Oregik zuzendutako 'Lingua Nabajorum, Euskararen historia zoroa'. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak lantaldeko kideekin eta antzezlaneko pertsonaia guztiak soinean zituztela etorri zitzaizkigun duela hilabete pasatxo di-dara, bateko ardi-larru, besteko jantzi erromatar eta kaiku hurrengo. Goiz osoa eman genuen argazkiak egiten Abadiñoko gure egoitzako estudioan, labana eta irribarrea ahoan, bi aktoreek obra entseatzeko aprobetxatu baitzuten aukera. Ikuskizunaren afitxa egitea zen gure lana, eta hauxe da emaitza. ">   Gaur bertan estreinatuko dute antzezlana, Bilboko Kafe Antzokian, eta hari buruzko azalpenak emateko Mikeli eta Patxori emango diegu hitza, EITBKulturakoek egindako bideo honetan. ...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR