Berritu ala hil

Beste edozein enpresak eta markak bezala, merkatu lehiakor batean dihardugu guk ere, testuinguru profesional berrietara egokitzen etengabe. Horregatik, horretarako egin dugu marka azterketa, bezeroei galdetzetik hasita.

Joan zen urte amaieran bidali genien on-line galdetegia kudeatzen ditugun marketako arduradunei, eta hainbat balio onetsi zizkiguten: marka nortasunen eraikuntza eta komunikazio euskarrien sorkuntza maila, gaitasun profesional, gertutasuna eta inplikazioa, besteak beste. Hobetzekoen artean, berriz, markagintza digitaleko zerbitzuak eta egitasmoetan aholkularitza jarraituagoa egitea nabarmendu zizkiguten bezeroek.

Bezeroen premiei erantzuteko erabakimenez, lan-taldea handitu dugu. Hamaika lagun gara gaur egun. 24 urte ditu gazteenak eta 51 eskarmenturik handienekoak. Sei dira gizonezkoak eta bost andrazkoak. Zazpi bizkaitarrak, hiru gipuzkoarrak eta bat nafarra. Eta guztiok liluratzen gaitu markagintza lan on eta pasiodunak.

Lan-lekua eta baliabideak hobetzeko ekinean ere ari gara. Bulegoko espazioak berregokitu ditugu: bilera gela handitu, lan-mahaiak aldatu, ordenagailu berriak erosi eta, guztiarekin, hobeto lan egin ahal izateko baldintzak ezarri.

Hori guztia egunero kudeatzen ditugun markekin batera berritzen eta hazten jarraitzeko.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR