Hitza eman

AEK-k hitza ematen dizu. Horixe da matrikulazio kanpainarako aurtengo eslogana. Duela gutxi prentsaurrean aurkeztu eta gero, hainbat hedabidetan agertu da albistea. Adibidez: Berria, Correo, Diario VascoDeia, El País edota Bizkaie.

Txoko guztietara iristeko, euskarri eta formatu askotan zabaldu da kanpaina. Kalerako eta markesinetarako kartelak, egunkarietarako iragarkiak, webguneetarako bannerrak, irrati kuña, bideoa…

Helburua, AEKren irudi korporatibo sinesgarri eta kalitatezko bat helaraztea, euskaraz ikasteko asmoa duenak AEK aukera dezan. Horretarako, zuzendaritzako kideak, ikasleak eta irakasleak bihurtu ditugu protagonista, interesdunari zuzenean eta modu atseginean hitz egiten diotenak euskaltegietako onurei buruz.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR