Nik ere bike!

Aldarri horrekin esan gura izan dugu bizikleta gehiagotan erabiltzeko. Hain zuzen, helburu nagusia hori izan da Uribe Kostako Mankomunitateak eskaintzen duen Bizimeta zerbitzua promozionatzerakoan: erabilera areagotzea.

Kanpaina uztailean abiatu genuen. Alta ematea errazteko eskuorri bat banatu genuen etxerik etxe eta Uribe Kostako zazpi herrietako kale eta hondartza inguruetan. Metroko markesinetan eta txartela eskuratzeko makina elektronikoetan ere iragarri genuen; Creditransa eskura daiteke makina horietan, Bizimeta erabiltzeko baliagarri den txartela. Eta, sarean eta zazpi herrietako zinemetan zabaltzeko, spot bat, bi egunetan grabatua Filmak taldeko kideekin elkarlanean.

Hona hemen bideoa. Ea gustuko duzuen!

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR