Partizan Bidaiak
[vc_row][vc_column][qodef_custom_font font_family="Montserrat" font_size="24" line_height="34" font_weight="700" letter_spacing="-0.4" text_align="left" content_custom_font="Herrien bihotzera" color="#222222"][vc_empty_space height="20px"][vc_column_text] Partizan Bidaiak-eko kideek urteak daramatzate hainbat herrialdetara bidaiak antolatzen. Bi berezitasun dituzte: bat, askapen borrokak dauden herrialdeetara antolatzen dituztela bidaiak. Eta bestea, taldekako bidaiak egiten dituztela. Sektore horretan arrakasta izan zezaketela pentsatuta Partizan Bidaiak enpresa sortu zuten, eta di-dara jo zuten komunikazio estrategia, marka arkitektura eta beharrezko euskarriak sortzeko laguntza jasotzeko. di-dakook bidaien sektorea ezagutu eta aztertu genuen, eta argi ikusi genuen bidaia identitarioek badutela lekua merkatuan. Eskaria badagoela, eta gero eta handiagoa. Era berean, konturatu ginen bidaia identitario eta kulturalek bere horretan direla diferentziazio estrategia bat, eta gero eta gehiago baloratzen direla. Partizanoak ezagutu eta euren balioak eta gaitasunak aztertuta, estrategia eraiki genuen, eta horren ondorioz izengintza, diseinua eta marka garapenari ekin genion. Euren zerbitzuen berri hiru hizkuntzatan emateko euskarririk egokienak sortu genituen www.partizantravel.com webgunea, sare sozialak, noizbehinkaria, kartelak eta bestelakoak) marka garapen koherente eta deigarria sortuz. Publizitate insertzioak egiten direnean...
Continue Reading