OSOA

Garapen osoaren alde

Euskadiko Landa Garatzeko Programa Berria gizarteratzeko komunikazio estrategia finkatu eta marka nortasun berria sortu dugu Eusko Jaurlaritzarentzat eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundientzat. Estrategiaren helburua, programaren neurri zehatzak eta abantaila sozial orokorrak komunikatzea izan da, onuradun potentzialei zein gizarte osoari.

 

Estrategia hiru zutabetan ardaztu da: gardentasuna informazioan, soiltasuna komunikazioan eta originaltasuna eta erakargarritasuna mezuetan. Ildo horietatik abiatuta, XXI. mendeko landa erakutsi dugu, modernoa, kalitatezkoa, lehiakorra…

 

Hala, markari ahalik eta identitate zabalena ematen saiatu gara programaren transbertsalitatea dela eta. Laguntza hauen onuradun izan daitekeen nekazari edo lehen sektoreko langilean pentsatuaz, baina baita landan ile-apaindegi edo bestelako edozein negozio jarri nahi duen ekintzailean ere.

 

Hortik dator, “OSOA, por un desarrollo rural integral”. Markak osorik barnebildu behar baititu landa eremuko aukera eta behar guztiak.

 

Logotipoak ere osotasun hori agertzen du. Borobil itxia da marka eta naturaren zikloa irudikatzen du, landa garapenaren ziklo osoa. Ikur sinple eta nabaria da, irudiaren garapenerako eta tipografiarekin jolasteko aukerak ematen dituena.

 

Komunikazio estrategiari jarraituz eta marka identitatean oinarrituta, hainbat euskarri atera ditugu programaren informazioa zabaltzeko, horien artean daude, webgunea, eskuorria, roll up-ak eta Twitter kontua.

2016/09/22

Bezeroa

Eusko Jaurlaritza · Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR