1

2d1, maleta bete sormen

Arteari ateak irekiko dizkio di-dak ekainaren 29an, lokalaren paretetan bertan. Peru Magdalena lagunagaz batera proiektu artistiko berria erakutsiko dugu: 2d1. Bi eta bat. Bitik bat. Bide bat. Pintura erakusketa izango da, baina baita gehiago ere. Inaugurazio egunean, Mikel Garaizabal enologo jaunak Mendrakako txakolin beltz esklusiboa ekarriko digu dastatzeko. Bidean, ez harritu gitarraren bat topatuz gero. Jatekoa eta edatekoa  ez dira faltako. Bat-bateko ezustekoak ere ager daitezke edozein bihurgunetan, eta gainera, poesia, maitasuna, ametsak, argia… Diseinua, komunikazioa eta artea diziplina desberdinak badira ere, bidelagun ere badirela uste dugu. Di-daren egunerokoan sarri uztartzen ditugunez, horra hor sormenaren bidaia berezi batetik ekarritako erakusketa bitxi hau. Maleta bete sormen. Irailera arte egongo da zabalik etortzera ausartzen denarentzat (ez ahaztu udako ordutegia daukagula).  ...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR