euskalakari

Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!

Bi urtez egon gara esperoan, baina dagoeneko etorri eta joan da Korrika, euskal herritar guztiak kirol-arropa jantzi eta lasterka egitera bultzatzen gaituen jai erraldoia. Aurtengo 17. edizio honi Trebiñun eman zitzaion hasiera apirilaren 7an, eta hamar egun geroago Donostian bukatu zen, Euskal Herriko txoko eta bazter ugaritatik igaro ondoren. Aurreko Korrikaz geroztik, erruz egin dugu lan di-dan. Euskara maite, euskara ikasi eta euskaraz ari direnak aitortzea zen asmoa, euskaraz bizi garen guztiok goraipatzea. Eta horretan ginela, profil hori definitzeko hitzik ez zegoela ohartu ginen, beraz, hainbat hausnarketaren ostean, Euskalakari hitza asmatu genuen. Kanpaina hori aurrera ateratzeko lan handia egin dugu, baina berotze-ariketak baino ez dira izan. Geure burua euskalakaritzat jotzen dugun guztioi dagokigu orain, pausoz pauso, euskararen bidea eraikitzea. Maitatu, ikasi, ari...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR