5 urrats diseinu arrakastatsuak lortzeko

(Laburpen honen jatorrizko artikulua inglesez hemen).

1. Jakin nork agintzen duen

design tips: find out who's the bossEnpresan edo erakundean erabaki nagusiak nork harten dituen jakin, gehienentan haiek izango baitira markaren ikuspegia eta izaera ondoen ulertzen dutenak. Ezaugarri bereizgarrien gakoak hasieratik ezagututa, diseinu prozesu osorako norabidea eta estrategia izango dituzu.

2. Zaindu detaileak

design tips: check the detailEz moztu. Hartu denbora zehaztasunak begiratzeko. Kontuz tipografiari dagozkion oinarrizko kontuekin, adibidez: mota ezberdinak parekatzea, leadinga, kerninga, trackinga eta lerroartekoak. Ziurtatu ezazu erabilitako baliabide guztiak erregistratu dituzula, lege-kontuekin ustekaberik ez izateko. Hurbildu zaitez ahalik eta gehien, bektore-lanetan akats txikiak aurkitu eta zuzentzeko. Erabili kuadrikulak eta kalkulatu elementuen arteko marjinak eta distantziak. Egiaztatu ortografia eta gramatika, eta ohitu zaitez emailak bidali aurretik berrirakurtzera.

3. Jabetu ikuspegiaz

design tips: capture the visionMarkaren eta proiektuaren ikuspegiaz jakitun zarenean, askoz hobeto kokatuta zaude lan on bat sortzeko. Bisitatu bezeroaren egoitza, hitz egin beraiekin, ikusi haien bideoak, ezagutu euren historia eta jaso lehiakideen berri. Barneratu zaitez euren munduan eta deskubritu zer pasiok mugitzen dituen.

4. Izan bakarra, izan ederra (YOUnique / BeYOUtiful)

design tips: be original

Inoren lana plagiatzea ekidin behar da. Inspirazioa bilatu, baina ez kopiatu. Inprimagailuak gara, ez fotokopiagailuak. Ez izan beldurrik zeharka pentsatzeko, baina, aldi berean, ez zaitez argibideetatik gehiegi urrundu. Ez badaukazu argibide-orririk (briefing), zehaztu itzazu idatziz bezeroarekin batera helburu gakoak, xede-taldea, lan-egutegia eta antzeko puntu esanguratsuak. Argibide-orri labur batek eta marka estrategiak zure lana fokatzen lagunduko dizute. Eta denbora aurreztuko dizute.

5. Utzi egonean zerbitzatu aurretik

design tips: let it simmerDiseinua prest daukazunean, egin urrats bat atzera eta zaude geldirik ‘bidali’ botoiari sakatu aurretik. Eskatu iritzia gertuko beste diseinatzaile batzuei. Eta, ahal baduzu, dagoela egun pare batean. Orduan, zuk zeuk ohartu ahal izango duzu akatsekin. Ariketa interesgarria da iraganean egin dituzun diseinuak begiratzea: sartuko zenituzke gaur portfolioan? zer aldatuko zenuke?

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR