Arrasate ezagutzen

Arrasateko Udala, Hezkuntza Sailaren ardurapean, bertako haurrek Arrasate ezagutu dezaten sei unitate didaktiko lantzen ari da. Herria Ezagutzen bilduma historian zehar Arrasatek bizi izan duen bilakera jasotzen duten sei liburukik osaten dute, eta ondarearekin lotutako hainbat kontzeptu eskaintzeaz gainera, bildumak aukera ematen du herriko pertsonaia, bitxikeria, abesti, ohitura eta abar ezagutzeko eta lantzeko. Egitasmoa irakasleentzako gida pedagogikoek eta ibilbide didaktikoek osatzen dute.

Proiektuaren arlo didaktikoa eta edukiak zehaztu eta lantzeko, herriko ikastetxeekin eta Hik Hasirekin (euskal hezkuntza eragileen informazio, eztabaida eta elkargunerako ekimena) elkarlanean jardun du Arrasateko Udaleko Hezkuntza Sailak. Didariok liburuen diseinuaz eta irudigintzaz arduratu gara; horretarako, Aitziber Alonso ilustratzaile donostiarrarekin egin dugu lan.

Sei unitateko bilduma hau Arrasateko Lehen Mailako Hezkuntzako ikastetxe guztietan eta herriko eragileen artean banatuko dute, eta udalaren webgunean ere zintzilikatuko dituzte eduki guztiak urriaren bigarren hamabostaldian.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR