Etxebarri erretegiaren webgunea

Etxebarri erretegia 44. tokian dago munduko jatetxerik onenen zerrendan, eta horrez gain, Atxondon dago, magiaz beteriko inguruan. Baina erretegiak ez dauka irispide erraza, eta Bittor Arginzoniz Etxebarri erretegiaren buruak kezka handi bat zeukan: jendea galdu egiten da bertara iritsi nahian. Eragozpen horri irtenbidea eta erreserba ugariei erraztasunak emateko, webgune egokia behar zuten. Eta halaxe egin dugu, webgune berria antolatu dugu, bide batez, erretegia kokatzen den leku zoragarria erakusteko, produktuaren garrantzia azpimarratzeko eta suari, erretegiaren elementu adierazgarrienari dagokion lekua emateko.

Etxebarri erretegia bertako parrilagatik da ezaguna, sukaldaritza tradizional berritua egiten dute. Eta guk hortik, berezkoari ukitu berria emanez, orraztu egin dugu erretegiaren logotipoa.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR