Gurpildun logotipo baten ibilbidea

Bizikleta denda berri batek logotipoa eskatu zigun. Bizikleta soil bat baino gehiago, bizimodu eta filosofia oso baten erakusgarri izan behar zuen irudi eta erakunde nortasun bat.

Bidean hainbat bihurgune aurkitu ditugu, helmugara iritsi arte. Logo definitiboarekin hiru ezaugarri nagusi errepresentatu gura izan dugu:

1 – Bizikleta tolesgarriak, bere baitan bildu eta edonora eramateko modukoak, semaforoetako argi berdearekin erdian: hartu eta eroan!

2 – Hiri barruko erabilera. Metro handietan bezala, zonaldeka antolatutako mapa bat.

3 – Eskaintza zabal eta mugagabea, gurpil batbeste baten barruan eta horrela infinituraino gordetzen duena. Gurpila, garraio-mota osasuntsu, iraunkor eta ekologiko baten adierazle, puntu berde horrek erakusten duen moduan.

Share your thoughts

Comments

  • Ze politak diren zuen publizitate kanpainan!!!!!! aurtengo korrika ederra baiano edderragoa. Eta leloa garrantzitsuena. nik ikasten dut euskara eta badaukat bigarren perfila baian hirugarrena ez dut lortzen 🙁 eta kantak pozten nau gobiel egoten naizenen. Pausoz pauso gelditu barik eta ez ahaztu: maitatu, ikasi, ari EUSKALAKARI

    • ekaitz
      2012/01/31

      eskerrik asko, Ainara! 🙂
      eta segi euskara ikasten eta erabiltzen, horretarako dira hizkuntzak-eta.

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR