Ibaiak urrats bat gehiago

Ibaizabal ikastolak eraikina berrituko du eta proiektu berriak ere baditu jomugan.

Guri logotipoa berritzeko eskatu zigun. Pausu bat eman dugu, zabaletara, eta logo berrian izenaren bigarren letrari tokia egin diogu: ib. ‘Informazio’ berbarekin lotzen zuen askok ‘i’, eta Ibaizabal ikastola hori baino gehiago da, ikastola kooperatiba oso bat.

Aurreko logotipoko biribilak mantendu ditugu ib-ren bueltan, Ibaizabalen inguruan dagoen pertsona-taldea, pentsamendua, ibilbidea…

Bi kolore, elkar orekatzen dutenak: gris iluna, profesionaltasuna eta elegantziarekin lotzeko; eta urdin turkesa, gertuagoa, freskoagoa, harmoniatsua, kidetasunaren adierazle.

Ibaizabal 1998an sortu zen. Durangon dago, Tabiran, eta izaera herritarra du.
Balioak: euskara, talde izaera, gertutasuna, profesionaltasuna.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR