Izena bete marrazki

Ahoa Bete Hots jardunaldiak iragartzeko zerbait enkargatu ziguten.
Irudia sortu eta eskuorria diseinatu dugu.

Hasteko, zera pentsatu genuen: jardunaldien izena mundiala da. Izena hartu eta irudi bihurtzea erabaki genuen. Hurrengo pausua hizkien barruak marrazkitxoz betetzea izan zen: soinu egoeren errepresentazioak, hizkien barrua bizitasunez betetzeko.

Mintzola (antolatzailea) orain arte zuri-beltzean agertu da beti, baina, jorratzen duen eremua, ahozkotasunarena, hain da zabala eta anitza (ipuinak, bertsoak, antzerkia, kantua…) kolore ugaritasuna ere behar zuela. Eta sartu ditugu koloreak, asko, zuriaren eta beltzaren nagusitasuna mantenduta, orain arteko estilo orokorretik larregi aldendu barik.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR