Jabetu eta eragin

Hamar urte bete ditu Arrasateko Emakume Txokoak. Denbora guzti honetan dragoi emea izan dute bidelagun.  Orain ordea, egungo errealiatearekin eta erronkekin bat egiten duen irudi korporatibo berria sortzeko eskatu digute.

Logotipo berriak emakumea du ardatz, protagonista. Jarrera positiboan eta dinamikoan jarri dugu, barrutik kanporako mugimenduan. Txokotik herrira doa. Jabetza pertsonaletik kolektiborako jauzia egiteko.

Une honetan komunikazio helburu nagusia emakumeei jabetzeko eta jabetza horretatik abiatuta herri osoan feminismoa zabaltzeko deia egitea da. Markari, beraz, mezu zehatz hori zabaltzeko leloa gehitu diogu: Jabetu eta eragin

Hamar urteko ibilbidea ospatzeko Jardunaldi feministak antolatuko dituzte Arrasaten apirilaren 19an eta 20an.  Irudi korporatibo berria oinarri harturik, jardunaldi hauetarako irudia eta euskarriak sortu ditugu; kartela, eskuorria, poltsak eta ploterra besteak beste.

 

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR