Mugikorretarako egokituta al dago zure webgunea?

Mugikorretarako egokituta dauden webguneak lehenetsiko ditu Googlek emaitzetan.

responsive

Google-k jakinarazi du datorren apirilaren 21etik aurrera hobeto posizionatuko dituela smartphonetarako egokituta dauden webguneak ez daudenak baino. Hau da, mugikorretarako egokituta ez dauden webguneek lehentasuna galduko dute bilaketa-emaitzetan. Orain arte ere irizpide hori erabiltzen zuen arren, Google-k dio, datorren apirilaren 21etik aurrera garrantzi handiagoa emango diola eta, ondorioz, erabiltzaileek emaitza hobeak izango dituztela euren dispositiboetan bilaketak egiten dituztenean.

Hortaz, SEO posizionamendurako ez ezik, oso beharrezkoa da gure webgunea mugikorretarako egokituta egotea, Googlek kontuan har gaitzan nahi badugu.

Ez dakizula zure webgunea egokituta dagoen ala ez?

Googlek tresna bat jarri digu eskura URL bat txertatu eta webgunea optimizatuta dagoen ala ez jakiteko.

Egiaztatu zure webgunea eta hartu beharrezko neurriak bilaketetatik kanpo ez geratzeko.

https://www.google.com/webmasters/tools/mobile-friendly/

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR