Lebario
[vc_row][vc_column][qodef_custom_font custom_font_tag="h2" font_family="Montserrat" font_size="24" line_height="34" font_weight="700" letter_spacing="-0.4" text_align="left" content_custom_font="Euroguss Azokarako erakustokia eta euskarriak"][vc_empty_space height="20px"][vc_column_text] Euroguss Azoka Europako handiena da injekzio bidezko fundizioari dagokionez. Bertan, irudi indartsu batekin parte hartzea erabaki du Lebariok. Autogintzarako pieza handien moldeak egiten dituen puntako enpresa da Lebario, eta injekzioko moldeen esparruan, autogintza sektoreko hornitzaile nagusien artean finkatzea dauka helburutzat. Di-dan gustura hartu dugu, standaren diseinuaren eta dekorazioaren lanketa, Lebarioren stand-a erakustoki bat izateaz gain, profesionalen arteko topaleku bihurtzeko helburuarekin lan eginez. Euskarri informatiboak ere sortu eta kudeatu ditugu beren produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko, hala nola, bideo korporatiboa, enpresa-katalogoa eta enpresa-oparia. Diziplina anitzeko lan-taldea Komunikazioan, diseinuan eta infoarkitekturan adituak diren profesionalak batu ditugu lan-taldean proiektu honetarako. Erakustokiaren helburua enpresaren irudia ondo islatzeaz gain, bertan lan egin duten profesionalentzat funtzionalitatea bermatzea izan da. Standaren eraikuntza prozesuan 3D infografiekin aritu gara lanean, bezeroarekin eskuz-esku lehenbizi, eta Alemaniako Euroguss-eko teknikariekin gero. Bezeroaren beharrak eta espazioaren baldintza teknikoak kontuan hartuta egin dugu lanketa: altzariak...
Continue Reading