Relogo: gureak, hiru.

“Logo is essential in the design of branding”. Hori dio Relogo liburuaren aurkezpenak. Hainbat logo nola berdiseinatu diren, istorioak biltzen ditu bere orrietan. Nola sortu berri bat zahar batetik abiatuta, “like giving the old wine with fresh fragrance”.

Tartean, di-dak berdiseinatutako hiru logo argitaratu ditu: EmunTopagunea eta Anboto.
Bakoitzaren eraldaketa prozesua kontatuko dizugu, geure erara.

Relogo re-designing the brand di-da

Emun. Forma linealagoak eman genizkion logoari, sendotasuna irabazteko. Udazken koloreak erantsi, enpresarialago izateko. Izenari “koop. e” laburdura kendu genion eta garbiago utzi, abizenak badakarrelako azalpen nahikoa. Tipografia ere argiagoa eta indartsuagoa.

Topagunea. Aurreko logoa ere gurutzebide bat zen, Topagunea osatzen duten elkarte anitzen gurutzebidea. Baina elementuek ez zuten elkar ukitzen. Berrian, elkarte bakoitzak kolore bat du, aniztasunaren seinale. Eta ez doaz soilik erdirantz, beraien artean ere elkartzen dira eta kolore berriak eragin. Bat gehi bat, berdin hiru. Formak borobilagoak dira, dinamikotasuna eta mugimendua adierazteko. Tipografia eskuz, humanoagoa. Letra bakoitza bakarra da, elkarte bakoitza bezala, eta elkarrekin Topagunea hitza osatzen dute.

Anboto. Elementu bat gailendu zitzaigun, leiho bat. Anboto leiho bat da Durangaldean, tokiko informazioa eskaintzen duelako. Ekintza baten beharra genuen, eta gezi bat erantsi genion. Mugimendua. Aurrera jotzea. Leihoa eta gezia batuta, play botoia sortu genuen, aro digitalean ikur ideala komunikabide bat irudikatzeko: webgunea, irratia, telebista eta astekaria. Denak batera da Anboto komunikabideak. Tipografia ere irakurterrazagoa da, komunikatzaileagoa.

Relogo re-designing the brand di-da

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR