Anbotopean lanean

SUTIK, suan sustraitutako sorkuntza

Sorkuntzaren inguruan lanean, gure ondoan dabiltzan 2d1eko Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak proiektu artistiko berria kaleratu dute, eta jakina, zuokin partekatu nahiko genuke. Sustraietara itzuli guran, Sutik sortu dute, suan sustraitutako sorkuntza proiektua. Anbotoren magaletan gauzatua, gizalagun eta espiritu libreekin kolaborazioan, eta munduko brasa onena izendatutako Etxebarri jatetxearekin elkarlanean, birjaiotze estetiko bat bidaiatu dute gure ondoko artistek. http://www.2d1.eu webgunean sartzen bazara, artelanez gain (margolanak, eskulturak, argazkiak, poesia…), bertan duzu ikusgai prozesua bera islatzen duen bideo-sorkuntza ere, azaroaren 28ko aurkezpeneko irudiak barne. Gustatuko zaizulakoan....

Continue Reading
1

2d1, maleta bete sormen

Arteari ateak irekiko dizkio di-dak ekainaren 29an, lokalaren paretetan bertan. Peru Magdalena lagunagaz batera proiektu artistiko berria erakutsiko dugu: 2d1. Bi eta bat. Bitik bat. Bide bat. Pintura erakusketa izango da, baina baita gehiago ere. Inaugurazio egunean, Mikel Garaizabal enologo jaunak Mendrakako txakolin beltz esklusiboa ekarriko digu dastatzeko. Bidean, ez harritu gitarraren bat topatuz gero. Jatekoa eta edatekoa  ez dira faltako. Bat-bateko ezustekoak ere ager daitezke edozein bihurgunetan, eta gainera, poesia, maitasuna, ametsak, argia… Diseinua, komunikazioa eta artea diziplina desberdinak badira ere, bidelagun ere badirela uste dugu. Di-daren egunerokoan sarri uztartzen ditugunez, horra hor sormenaren bidaia berezi batetik ekarritako erakusketa bitxi hau. Maleta bete sormen. Irailera arte egongo da zabalik etortzera ausartzen denarentzat (ez ahaztu udako ordutegia daukagula).  ...

Continue Reading
Gotzon eta lainokumeak

Laino kumeak

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan (Tindufen, Aljerian) egon zen Gotzon Garaizabal iazko udaberrian. Gure arte-zuzendaria hango artistekin ibili zen, bazterrak nahasten (ezin du ebitatu).

Bidaia guztietan bezala, argazkiak eta argazkiak atera zituen, proiektuak eta egoerak aprobetxatuz. Argazkiekin bilduma bat egin du, laburpen bat, “antojo bat”.

Bi ikuspuntu nagusi tartekatu ditu: batetik, pertsonen erretratuak, eta bestetik, egoeren islak.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR