SUTIK, suan sustraitutako sorkuntza

Sorkuntzaren inguruan lanean, gure ondoan dabiltzan 2d1eko Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak proiektu artistiko berria kaleratu dute, eta jakina, zuokin partekatu nahiko genuke.

Sustraietara itzuli guran, Sutik sortu dute, suan sustraitutako sorkuntza proiektua. Anbotoren magaletan gauzatua, gizalagun eta espiritu libreekin kolaborazioan, eta munduko brasa onena izendatutako Etxebarri jatetxearekin elkarlanean, birjaiotze estetiko bat bidaiatu dute gure ondoko artistek.

http://www.2d1.eu webgunean sartzen bazara, artelanez gain (margolanak, eskulturak, argazkiak, poesia…), bertan duzu ikusgai prozesua bera islatzen duen bideo-sorkuntza ere, azaroaren 28ko aurkezpeneko irudiak barne.

Gustatuko zaizulakoan.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR