Ukan, badaukagu marka

Ukanauto izena ipini diogu. Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateak zazpi auto ipini ditu martxan, alokairu bidez partekatu ahal izateko. Helburu argi batekin: autoa erosi behar izan baino lehen, alternatiba bat izatea eskura.

Ukan, hainbat esangura biltzen dituelako:

Eduki, izan. Badaukagu mugitzeko alternatiba.
Ohikotasuna adierazteko forma da. Garraio ohiturak aldatu gura ditugu.
Ondasunak, jabetzak, ukanak. Denona delako, elkarbanatuko dugu.
Ukan. Uribe Kostan (UK). Lekuarekin lotzen du.
U can. Ahal duzu, ingelesez.

Lemoizen aurkitu dugu logoa sortzeko hasierako ideia, Uribe Kostan bertan. Auto askotan itsatsita jarraitzen duen pegatina bat, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako garaipena eta ingurumenaren aldeko aldarria sinbolizatzen dituena.

Nuklearraren aurkakoa eguzki gorri bat baldin bada, Ukanauto irudikatzeko laino bat sortzea otu zaigu, laino berde bat, kontsumo baxuko lainoa (aipatutako autoetako bost bezala). Eguzkiaren punta zorrotzak alderantzikatu eta lainoaren bihurgune borobilek marrazten dute laino hori.

 Badaukagu izena. Badaukagu irudia. Badaukagu autoa. Erabiltzaileak baino ez zaizkigu falta. Autoa hartu eta argazkiak ateratzera!

Badaukagu dena. Yes, Ukan!

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR