Moldatu, okerrago uzteko?

Gehienok ikusita izango duzue honezkero ‘Madrid 2020 Ciudad aspirante’ logoa. Begien aurrean geneukana ezin sinetsi geratu ginen gu, erabat harrituta. Ez genuen ulertzen.  20020?

Gero konturatu ginen beste logo bat zegoela, originala, Luis Peiret diseinu ikasleak aurkeztutakoa, eta aurretik ikusi genuena Tapsa publizitate agentziak moldatu zuela (restyling deitzen diote adituek). Originala ere ez da munduko ederrena, baina M20 ulertzen da, bederen.

Eta orduan, hasierako logoa zertarako garatu, okerrago uzteko?


Publikatu dituzte agentziakoen azalpenak, irakurri nahi badituzue:
Los creadores señalan que se redondearon las formas angulares“.

Eta bideo honetan, enpresako zuzendaria, zuzen-zuzenean:

Eztabaida berehala piztu da sare sozialetan. Nazioartean ere izan du oihartzuna logoaren polemikak. Orokorrean, logo ofiziala burugabekeria galanta dela adierazten duten iritziak publikatzeko. Bi adibide:

Co.Design blogean: “Laughable Logo” (logo barregarria).

The Telegraph egunkaria: “Bizarre logo that says 20020” (ulertzen da, ezta?)

Guk, galdera asko dauzkagu:
Zertarako antolatu lehiaketa bat diseinu ikasleen artean, aurkeztutako logoak eraldatu egingo dituztela jakinda?
Zertarako 6.000 euro finalistari, bere lana eta iritzia ez bada errespetatuko logoaren garapenean? Horregatik, agian?
Nola onar daiteke lan okerrago bat, kolore beltza desagerrarazten eta 20020 ulerrarazten eta madríd tildearekin uzten duena?
Non geratzen da lanaren originaltasunarekiko errespetua?

Ez, ez zaigu gustatu egin dutena.

Baina, noski, behin moldatzen hasita, leiho berriak zabaltzen dira, eta orduan, sarean logo honen eta aurreko hautagaitzaren bertsio berriak agertzen dira. Txantxa, sarkasmoa, adarjotzea, denborapasa. Hona hemen adibide batzuk. Zeuok erabaki onena zein den baloratzeko irizpideak.

Facebook sare sozialeko orrialde publiko honetan aurkitu ditugu gehienak: Convoca un concurso de diseño y ya te arrepentirás. Diseinu lehiaketen gaiak ere badu mamia. To be continued…

Share your thoughts

Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR