Uda bat markaberritzeko
Atsedena lanaren parte da. Are garrantzitsuagoa asmo berriz beteriko lanurte baten aurreko udan. Indar berriturik itzuli nahi dugu datorren irailean, eta, aurretik, agentzia itxi egingo dugu abuztuaren 4tik 19ra bitartean.
Berezia izango da guretzat uda hau. Hemezortzi urte bete ondorengo oporraldia. Bidaia iniziatikoak amesteko baliatu gura dugu aurtengo abuztua: gutaz, gure inguruneaz eta gure egitekoaz (in)kontzientzia hartzeko, egunerokotasunera itzultzean nor izango garen hobeto zehaztu ahal izateko.
Hasi ginenetik honainoko ibilbidea, gure bezeriaren markak eta egitasmoak, eskaintzen ditugun zerbitzuak eta lan-taldea, beste sortzaile eta aditu batzuekin egindako elkarlanak… Hori guztia daramagu gurekin oporretan. Hori guztia eta bulegotik irten bezain laster bururatzen joango zaizkigun asmorik ederrenak ere bai.
Gure burua txunditzeko moduko ametsak egin ondoren esnatu nahi genuke.
Irailean itzuliko gara marka berritu batekin, eta gure agentzia berposizionatuko dugu. Gaur egungo gure izaera, bezeria eta merkatua islatuko duten nortasuna eta kontakizuna aurkeztuko ditugu orduan, aldi berri bati ekiteko.
Oporraldi ona eta datorren lanurte berrirako asmo eta indarrik handienekin itzultzea desio dizuegu zuei guztioi ere.
Share your thoughts
No Comments