skateistan

Skateistan

by Joseba Attard @josebaattard & Goiatz Etxeita @goidida Film bizi eta jo handikoa egin du Grain Mediak (London) Afghanistaneko gazte skatezale talde baten bizimodua jarraituz. 9 minutuko filma Vimeoren 2012ko Sarietako finalista izan da akzio-kirol kategorian. Di-dakook Grain Mediakoekin harremanak egin genituen Londonen filma euskaratzeko aukera aztertzeko. Eta hemen dago. Bizi libre eta partekatu maitasuna! Skateistan proiektuari buruz gehiago jakiteko, bisitatu www.skateistan.org Skateistan dokumentala, Donostiako surfilm festibalean eman zuten, eta dokumental osoa aurretik ere euskaratuta dago....

Continue Reading
the farm summercamps

The Farm summercamps

The farm haur eta gaztetxoek ingelesa ikasteko udalekuen multzoa da. Hainbat tokitan dituzte egoitzak, hemen inguruan, nahiz atzerrian, Irlandan eta AEBn kasu. Horrez gain, ama-hizkuntza ingelesa duten begiraleak dituzte, eta hizkuntza hori erraz eta ondo pasatuz irakastea dute xede. Hasiera-hasieratik proiektu interesgarria iruditu zitzaigun, eta gogor ekin genion. Irudi korporatiboa sortu, papergintza taxutu, liburuxka egin, eta webguneaz arduratu ginen. Udalekuren batera joatea besterik ez zaigu gelditzen, eta ideia erakargarria bada ere, tamalez, ez gara adin-tartean sartzen....

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR