Komunikazioa ardatz hartuta, Ibaizabal ikastetxean

Erronka polita izan dute oraingoan Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko ikasleek: otsailean zehar Plateruenan egingo dituzten bost antzerkiak iragartzeko kartelak eta eskuorriak sortu behar izan dituzte. Askorentzat arlo hau guztiz ezezaguna denez, di-dari eskatu diote laguntza. Horrela, Nagore Txintxurretak saio berezi bat prestatu zuen komunikazio prozesuaz hitz egin eta diseinuaz zenbait gomendio emateko. Komunikazioa prozesu oso eta kohesionatu bat dela azpimarratu genuen. Hartzailearen garrantzia azpimarratu genuen, eta, ondorioz, hartzaileak eta sortzen dugun mezuak bat egin behar dutela ikusarazi genien, eta komunikazioan eragina duten elementuez jardun ginen ondoren: tipografia motak, koloreen harmoniak, euskarrien formatua eta estiloa, besteak beste. Mezua ulergarria eta eraginkorra izan dadin, euskarri guztiek koherentziari eutsi behar diotela azaldu genien, eta zenbait kanpainatako adibideak ikusi genituen. Kartelgintzari dagokionez, hainbat estilotako ereduak ikusi genituen: argazkiak, ilustrazioak, collageak eta abar erabiliz egindako kartelak. Teknika edozein izanda ere, sinpleagoa zein konplexuagoa izan, ideia on bat izatea da gakoa. Diseinuari dagokionez, beraien lanean lagungarri izango...

Continue Reading

Arrasate ezagutzen

Arrasateko Udala, Hezkuntza Sailaren ardurapean, bertako haurrek Arrasate ezagutu dezaten sei unitate didaktiko lantzen ari da. Herria Ezagutzen bilduma historian zehar Arrasatek bizi izan duen bilakera jasotzen duten sei liburukik osaten dute, eta ondarearekin lotutako hainbat kontzeptu eskaintzeaz gainera, bildumak aukera ematen du herriko pertsonaia, bitxikeria, abesti, ohitura eta abar ezagutzeko eta lantzeko. Egitasmoa irakasleentzako gida pedagogikoek eta ibilbide didaktikoek osatzen dute. Proiektuaren arlo didaktikoa eta edukiak zehaztu eta lantzeko, herriko ikastetxeekin eta Hik Hasirekin (euskal hezkuntza eragileen informazio, eztabaida eta elkargunerako ekimena) elkarlanean jardun du Arrasateko Udaleko Hezkuntza Sailak. Didariok liburuen diseinuaz eta irudigintzaz arduratu gara; horretarako, Aitziber Alonso ilustratzaile donostiarrarekin egin dugu lan. Sei unitateko bilduma hau Arrasateko Lehen Mailako Hezkuntzako ikastetxe guztietan eta herriko eragileen artean banatuko dute, eta udalaren webgunean ere zintzilikatuko dituzte eduki guztiak urriaren bigarren hamabostaldian....

Continue Reading
bizipoza auzolan

Bizipoza auzolan

Euskal Herriko haurrei eta familiei harreman esparru hezitzailea eskaini nahi die Irrien Lagunak Klubak, eta harreman esparru horren baitan aspaldi lantzen diharduten elkartasun proiektuari izaera bereiztua emateko eta jendartean nabarmentzeko guregana etorri ziren bertako kideak. Irrien Lagunak klubeko elkartasun proiektua premia bereziak dituzten haur eta familien elkarteei bisualizazioan, sentsibilizazioan eta baliabideetan laguntzeko sarea da; euskaraz, auzolanean eta bizipozez diharduena. Gaur egun 21 elkartek osatzen dute sarea, eta hazteko aukera zabalik du, premia gehiagori erantzuteko zein geografikoki Euskal Herri osoan hedatzeko. Elkarte horiei ez ezik, Irrien Lagunak Klubeko kideei eta horien bitartez euskal jendarte osoari zuzentzen zaie: premia bereziak dituzten haurrei kidetza afektiboa ez ezik laguntza efektiboa eskaintzea dute helburu,  baliabideak bilduz eta bolondres sarea osatuz. Izaera horrekin, posizionamendu estrategikoa zehaztu eta marka nortasuna lantzeari ekin genion: Irrien Lagunak marka nagusi ezagunaren baitan kokatuta, nortasun bereiztua eman behar genion proiektuari. Irrien Lagunak izena mantenduz, deitura deskribatzaile egokia behar genuen, eta balio eskaintza egingo zuen...

Continue Reading

Jakina! online tribiala

Jakina euskarazko online tribiala da. Adin guztietako lagunentzat pentsatua dago, eta partidak bakarka zein taldeka jokatu daitezke. Eta nola ez, sariak irabazi. Ranking orokorra dauka, eta nork bere postua gogor defendatu behar du ahalik eta erantzun zuzen gehien emanez. Jakina tribiala Azkue fundazioaren lana da. Haiek sortu dute ideia, haiek landu dute proiektua eta haiek sareratu dute emaitza. Tartean, didariok proiektu berrian kolaboratzeko proposamena heldu zitzaigun. Gure lana izengintzan laguntzea, logoaren diseinua egitea eta webgunearen erabiltzaile interfaza zein erabilgarritasuna ziurtatzea izan ziren. Programaketaz eta galdetegia lantzeaz beste enpresa batzuk arduratu dira. Tribial hau ezagutzeko onena sartzea eta gozatzea da, Jakina!...

Continue Reading
tipoak

Tipografia bat zarauztarrentzat

Zu Zarautz proiekturako tipografia bat eta erabilerarako estilo-irizpideak eskatu zizkiguten Debolexeko lagunek. Zarauzko Udaleko Kultura Sailak sustatutako bideo saila izango da Zu Zarautz. Bertako biztanleen eta euren ezaugarrien, harremanen eta egunerokoaren berri emango du bideo sail horrek: “Postal batean kabitzen ez den Zarautz” erakusteko modua, euren hitzetan. Hainbat tipografiarekin lan egin genuen, baina oraingoan behar genuena guk geuk sortu beharko genuela erabaki genuen. Zu Zarautz bideo bildumak Zarauzko herritarrak izango ditu protagonista, gertu-gertuko pertsonak, eta tipografiak ere halakoa izan behar zuen: gizon-emakumeen bizitasuna daukan tipografia. Makina bat aproba egin eta gero, bi aukera bidali genizkien Debolexeko kideei. Lehenengoa hatz markekin landu genuen. Bigarrena eskuz, tinta eta brotxarekin. Bietako zein erabliko ote dute? Zuri zein iruditzen zaizu egokiena?...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR