Jakina! online tribiala

Jakina euskarazko online tribiala da. Adin guztietako lagunentzat pentsatua dago, eta partidak bakarka zein taldeka jokatu daitezke. Eta nola ez, sariak irabazi. Ranking orokorra dauka, eta nork bere postua gogor defendatu behar du ahalik eta erantzun zuzen gehien emanez.

Jakina tribiala Azkue fundazioaren lana da. Haiek sortu dute ideia, haiek landu dute proiektua eta haiek sareratu dute emaitza. Tartean, didariok proiektu berrian kolaboratzeko proposamena heldu zitzaigun. Gure lana izengintzan laguntzea, logoaren diseinua egitea eta webgunearen erabiltzaile interfaza zein erabilgarritasuna ziurtatzea izan ziren. Programaketaz eta galdetegia lantzeaz beste enpresa batzuk arduratu dira.

Tribial hau ezagutzeko onena sartzea eta gozatzea da, Jakina!

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR