euskararen-marka

Euskararen marka

Didariok markagintza dugu eguneroko jardun eta euskara laneko hizkuntza nagusi. Sarritan izan dugu berbagai, ondorioz, ingelesak alor honetan duen nagusitasuna. Eta ezagun zaizkigu, zelan ez, Estitxu Garaik 31 eskutik blogean agerturiko kezka eta zalantzak. di-da sortzez da euskalgintzari loturiko komunikazio eta publizitate agentzia, eta gure egitekotzat dugu gure alorrean euskara normaltasunez erabiltzea. Ahoz gabiltzanean, ezin ukatu, ingelesezko berba asko esaten dugu guk ere; ahoan inoiz erabili dituenak ondo dakien moduan, zapore cooltua daukate-eta jingle moduko hitzek. Baina idatziz gabiltzanerako euskarazko ordainak hartu, egokitu edo sortu ditugu gure lan metodologian. Markagintzan bezeroaren ikuspegia eta haien gogoetan bereizten gaituzten balioak zaintzea ezinbestekoa izanik, ezin genuen hizkuntzak horretan duen zeresana ahaztu. Lezioren bat ere jaso dugu inoiz, gainera, bezeroren batek ‘txantiloi’ bat eskatuz deitzean, adibidez, geuri halakorik ahoskatzeak lotsa apur bat eman arren. Alde horretatik, baina, esan behar dugu kalean eta ahoz maiz erabiltzen diren kontzeptuen kasuan maileguak erabiltzeari ondo deritzogula: plantilla, merchandinsing edo display...

Continue Reading

Supermintzalagunak

Euskara ikasleak eta mintzapraktiketan euren bidelagun diren euskal hiztunak superheroiak dira. Gure artean dabiltza, eguneroko bizimodua egiten dute, eta gehienok ohartu ere ez gara egiten haien ahaleginaz eta herritar guztion bizikidetzari egiten dioten ekarpenaz. Mintzapraktika, beraz, superheroien kontua da. Euskaltzale guztiak supermintzalagunekin elkartzeko deia egin nahi izan dugu, horrenbestez, matrikulazio kanpaina honetan. Euskara ikasleek hiztun botereak hobetu ditzaten, euskal hiztunek astean ordubeteko ekarpen txikia mintzalagun adina bider handitu dezaten, eta guztien artean lagun gehiago eta bizipen berriak  izan ditzaten. Azalean umoretsua baina sakonean errekonozimendu sentitua izan nahi duen ideia horrekin diseinatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen kanpaina grafikoa, eta istoriogintza landu dugu bideo formatuan eta eskuorriak komiki moduan atonduz....

Continue Reading
euskara praktikoa

Euskara praktikoa

AEK Matrikulazio kanpaina 2013 from di-da on Vimeo. Kaleko zurrumurruek ez ezik, ikerketa soziolinguistikoek ere hala diote: euskara ikasleek praktikotasuna eskatzen dute. Euskarak ikasteko hizkuntza zaila izateko estigma du: "ia ezinezkoa heldua zarenean" dio askok. Euskararen irakaskuntza modua, berriz, formalegia omen da: "ludikoagoa behar luke". Azkenik, euskara ikasi nahi duen asko ez dabil maila altu edo titulu bila: "nik komunikatzeko beste jakin nahi dut". AEK-k eskari horiei guztiei erantzuteko eskaintza eta promesa hori sostengatzeko argudioak dauzka: AEK-ko euskaltegiek 30 urte daramatzate euskara arrakastaz irakasten, eta 50.000 herritar euskaldundu ditu; AEK-n lehenengo egunetik gozatuko duzu euskara, erabileran oinarritutako metodologiarekin; eta AEK-n nahi eta behar duzun beste ikasiko duzu, ordutegi eta modulazio malguekin. Eta matrikulazio kanpainarako ere praktikotasuna bilatu dugu. Post-ita hartu dugu sorkuntzarako ardatz moduan: elementu praktikoa eta hizkuntzen ikaskuntzarekin lotua, eguneroko leku, gailu eta abarrak izendatzeko. Post-ita ardatz hartuta, beraz, AEK-k euskara ikasleei helarazi nahi dizkien mezu guztiak grafikoetara eta bideora eramateko...

Continue Reading

Jakina! online tribiala

Jakina euskarazko online tribiala da. Adin guztietako lagunentzat pentsatua dago, eta partidak bakarka zein taldeka jokatu daitezke. Eta nola ez, sariak irabazi. Ranking orokorra dauka, eta nork bere postua gogor defendatu behar du ahalik eta erantzun zuzen gehien emanez. Jakina tribiala Azkue fundazioaren lana da. Haiek sortu dute ideia, haiek landu dute proiektua eta haiek sareratu dute emaitza. Tartean, didariok proiektu berrian kolaboratzeko proposamena heldu zitzaigun. Gure lana izengintzan laguntzea, logoaren diseinua egitea eta webgunearen erabiltzaile interfaza zein erabilgarritasuna ziurtatzea izan ziren. Programaketaz eta galdetegia lantzeaz beste enpresa batzuk arduratu dira. Tribial hau ezagutzeko onena sartzea eta gozatzea da, Jakina!...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR