Supermintzalagunak

Euskara ikasleak eta mintzapraktiketan euren bidelagun diren euskal hiztunak superheroiak dira. Gure artean dabiltza, eguneroko bizimodua egiten dute, eta gehienok ohartu ere ez gara egiten haien ahaleginaz eta herritar guztion bizikidetzari egiten dioten ekarpenaz. Mintzapraktika, beraz, superheroien kontua da.

Euskaltzale guztiak supermintzalagunekin elkartzeko deia egin nahi izan dugu, horrenbestez, matrikulazio kanpaina honetan. Euskara ikasleek hiztun botereak hobetu ditzaten, euskal hiztunek astean ordubeteko ekarpen txikia mintzalagun adina bider handitu dezaten, eta guztien artean lagun gehiago eta bizipen berriak  izan ditzaten.

Azalean umoretsua baina sakonean errekonozimendu sentitua izan nahi duen ideia horrekin diseinatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen kanpaina grafikoa, eta istoriogintza landu dugu bideo formatuan eta eskuorriak komiki moduan atonduz.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR