AEK Matrikulazio kanpaina 2013 from di-da on Vimeo.
Kaleko zurrumurruek ez ezik, ikerketa soziolinguistikoek ere hala diote: euskara ikasleek praktikotasuna eskatzen dute. Euskarak ikasteko hizkuntza zaila izateko estigma du: “ia ezinezkoa heldua zarenean” dio askok. Euskararen irakaskuntza modua, berriz, formalegia omen da: “ludikoagoa behar luke”. Azkenik, euskara ikasi nahi duen asko ez dabil maila altu edo titulu bila: “nik komunikatzeko beste jakin nahi dut”.
AEK-k eskari horiei guztiei erantzuteko eskaintza eta promesa hori sostengatzeko argudioak dauzka: AEK-ko euskaltegiek 30 urte daramatzate euskara arrakastaz irakasten, eta 50.000 herritar euskaldundu ditu; AEK-n lehenengo egunetik gozatuko duzu euskara, erabileran oinarritutako metodologiarekin; eta AEK-n nahi eta behar duzun beste ikasiko duzu, ordutegi eta modulazio malguekin.
Eta matrikulazio kanpainarako ere praktikotasuna bilatu dugu. Post-ita hartu dugu sorkuntzarako ardatz moduan: elementu praktikoa eta hizkuntzen ikaskuntzarekin lotua, eguneroko leku, gailu eta abarrak izendatzeko. Post-ita ardatz hartuta, beraz, AEK-k euskara ikasleei helarazi nahi dizkien mezu guztiak grafikoetara eta bideora eramateko irudigintza landu dugu, eta AEK-ko kideek kaleko markagintza egiteko post-itak inprimatu ditugu. Praktikotasunaren ideiatik tiraka, gainera, hainbat arlorekin lotutako oinarrizko hiztegiak ere prestatu ditugu kalean banatzeko, eta matrikulaziorako websitea erabilterraz eta argibidez hornitua diseinatu dugu.
Share your thoughts
No Comments