aektelefonica

AEK-ren Udako Ikastaroetan sartu-irten bat egin eta Telefónican lana aurkitu zuen gaztea

[vc_row][vc_column][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]Ez gara di-dan gure lanetarako argazkiak eta ilustrazioak irudi-bankuetan erosteko oso zale. Ez bakarrik sorkuntza aldetik egokiagoa, kalitate hobekoa eta eraginkorragoa deritzogulako behar dugun irudi jakina ondoen egingo duen profesionalarekin gauzatzeari, baita beste batzuek berdin-berdin erosi ditzaketen irudiak sarean erosteak arrisku nabarmenak dituelako ere.   Edonola ere, denbora- edo diru- kontuengatik, edo biengatik, geuk ere jotzen dugu, tarteka, zerbitzu horietara. Oraingoz ez dugu istripurik izan, baina ia-ia.   AEK Euskaltegien udako ikastaroak iragartzeko kanpainarako Getty Images etxearen iStock zerbitzura jo genuen joan zen ekainean, "Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko" leloari irudia ipintzeko. Oroimin atseginez irribarretsu azalduko ziren lau pertsonaren lehen planoak behar genituen; hainbat adin eta sexutakoak eurak, eta euskal herritartzat jo zitezkeenak.   Kontua da lau horiek aukeratzeko gehiagorekin egin genituela zirriborroak. Ia-ia aukeratu genituenen artean egon zen post honen goiburuan ageri den gaztea. Eskerrak ez genuen azkenean argazki hura erabili!, ze AEK-ren kanpaina kaleratu zen garai berberean Telefónicak egin zuen kanpainan ere erabili zuten gazte horren...

Continue Reading
Banner_FAB_interior-web

Avignongo Foroa: kultura eta hiri-marka

Bilboko Alhondigan izan gara  martxoaren 6an eta 7an, Avignongo Foroak bertan antolaturiko 'Hiria kultur ekosistema gisa' jardunaldietan. Arduradun politikoen aurkezpenetik bertatik ezarrita geratu zen Avignongo Foroaren pentsamendu esparru nagusia: kulturak hiri baten markan zein turismo mailako erakargarritasunean izan dezakeen garrantzia, eta horrek hiri osoari ekarri diezaiokeen irabazi ekonomikoa. Bilbo eta Guggenheim binomioarena ez ezik, beste hainbat adibide ere ezagutu genituen Alondegian: Nantes eta Doha, berbarako. Urteotan zehar eta oraintxe bertan esku artean ditugun hainbat lanegaz loturiko gaia den aldetik, ondoko bost gogoetak interesatu zitzaizkigun: Katrín Jakobsdóttir Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministro ohiak 2008ko finantza krisia eta gero kulturak jokatu zuen papera azaldu zigun, "herritarrek bizimodu kultural ez hain materialista eta parte-hartzaileagoa" eskatzen zutela-eta. Gobernuak austeritate programa martxan ipini arren, horrek ez zion eragin kultur politikari, eta artistek rol garrantzitsua jokatu zuten balio kulturalak azpimarratzeko orduan. Kulturak Islandia osoa aldatu ei du geroztik, diru-iturri baino gehiago bizkar-hezur bihurtuz. Gail Lord Kanadako Lord Cultural Resourceseko...

Continue Reading
euskararen-marka

Euskararen marka

Didariok markagintza dugu eguneroko jardun eta euskara laneko hizkuntza nagusi. Sarritan izan dugu berbagai, ondorioz, ingelesak alor honetan duen nagusitasuna. Eta ezagun zaizkigu, zelan ez, Estitxu Garaik 31 eskutik blogean agerturiko kezka eta zalantzak. di-da sortzez da euskalgintzari loturiko komunikazio eta publizitate agentzia, eta gure egitekotzat dugu gure alorrean euskara normaltasunez erabiltzea. Ahoz gabiltzanean, ezin ukatu, ingelesezko berba asko esaten dugu guk ere; ahoan inoiz erabili dituenak ondo dakien moduan, zapore cooltua daukate-eta jingle moduko hitzek. Baina idatziz gabiltzanerako euskarazko ordainak hartu, egokitu edo sortu ditugu gure lan metodologian. Markagintzan bezeroaren ikuspegia eta haien gogoetan bereizten gaituzten balioak zaintzea ezinbestekoa izanik, ezin genuen hizkuntzak horretan duen zeresana ahaztu. Lezioren bat ere jaso dugu inoiz, gainera, bezeroren batek ‘txantiloi’ bat eskatuz deitzean, adibidez, geuri halakorik ahoskatzeak lotsa apur bat eman arren. Alde horretatik, baina, esan behar dugu kalean eta ahoz maiz erabiltzen diren kontzeptuen kasuan maileguak erabiltzeari ondo deritzogula: plantilla, merchandinsing edo display...

Continue Reading

Supermintzalagunak

Euskara ikasleak eta mintzapraktiketan euren bidelagun diren euskal hiztunak superheroiak dira. Gure artean dabiltza, eguneroko bizimodua egiten dute, eta gehienok ohartu ere ez gara egiten haien ahaleginaz eta herritar guztion bizikidetzari egiten dioten ekarpenaz. Mintzapraktika, beraz, superheroien kontua da. Euskaltzale guztiak supermintzalagunekin elkartzeko deia egin nahi izan dugu, horrenbestez, matrikulazio kanpaina honetan. Euskara ikasleek hiztun botereak hobetu ditzaten, euskal hiztunek astean ordubeteko ekarpen txikia mintzalagun adina bider handitu dezaten, eta guztien artean lagun gehiago eta bizipen berriak  izan ditzaten. Azalean umoretsua baina sakonean errekonozimendu sentitua izan nahi duen ideia horrekin diseinatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen kanpaina grafikoa, eta istoriogintza landu dugu bideo formatuan eta eskuorriak komiki moduan atonduz....

Continue Reading
euskara praktikoa

Euskara praktikoa

AEK Matrikulazio kanpaina 2013 from di-da on Vimeo. Kaleko zurrumurruek ez ezik, ikerketa soziolinguistikoek ere hala diote: euskara ikasleek praktikotasuna eskatzen dute. Euskarak ikasteko hizkuntza zaila izateko estigma du: "ia ezinezkoa heldua zarenean" dio askok. Euskararen irakaskuntza modua, berriz, formalegia omen da: "ludikoagoa behar luke". Azkenik, euskara ikasi nahi duen asko ez dabil maila altu edo titulu bila: "nik komunikatzeko beste jakin nahi dut". AEK-k eskari horiei guztiei erantzuteko eskaintza eta promesa hori sostengatzeko argudioak dauzka: AEK-ko euskaltegiek 30 urte daramatzate euskara arrakastaz irakasten, eta 50.000 herritar euskaldundu ditu; AEK-n lehenengo egunetik gozatuko duzu euskara, erabileran oinarritutako metodologiarekin; eta AEK-n nahi eta behar duzun beste ikasiko duzu, ordutegi eta modulazio malguekin. Eta matrikulazio kanpainarako ere praktikotasuna bilatu dugu. Post-ita hartu dugu sorkuntzarako ardatz moduan: elementu praktikoa eta hizkuntzen ikaskuntzarekin lotua, eguneroko leku, gailu eta abarrak izendatzeko. Post-ita ardatz hartuta, beraz, AEK-k euskara ikasleei helarazi nahi dizkien mezu guztiak grafikoetara eta bideora eramateko...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR