Eta zuk, nolako komunitate digitala nahi duzu?

di-dak hiru ondasunetan oinarrituriko komunitate digitala osatu nahi du: euskal esparruko ondasun soziala, komunikazio arloko jakintza ondasuna, eta eraldaketarako balioekiko talde-ondasuna.

 

Izan ere, komunikazio sistema telematikoak bitartekoa dira, baina ez dute komunitate digital bat egiten.

 

Komunitate digitala interesetan, proiektuetan, pasioetan eta beste hainbat kidetasunetan oinarrituz antolatu daiteke. Aurrez ezarritako sareko egiturak eurenganatzen eta erabiltzen dituzten norbanakoen ekimen ugarien batura da. Eta muga geografikorik ez dagoen arren, erreferentzia fisiko jakinak daude sare zabalean. Ondorioz, komunitate digitalek hainbat mailako ondasuna sortzen laguntzen diote sareko biztanleari: jendartea, jakintza eta taldetasuna.

 

Sareak, erabiltzaileen bidez, hitzezko zein ikus-entzunezko diskurtsoa sortzeko aukera eskaintzen digu. Hitzezko eta ikus-entzunezko informazio hori aberatsa bada, diskurtso hori erraz zabalduko da, eta diskurtso horren bidez nortasuna garatuko dugu: identifikazio sinbolikoa ahalbidetzen digu eta ikuspegi ezberdinen arteko komunikazioa ere bai. Guztiarekin, norbanakoen zein taldeen kokapen eta egituratze berri bat joango da gauzatzen; sarean, zein saretik kanpora.

 

Horregatik, komunitate digitalak pentsatzerakoan, guri gehiago interesetzan zaigu sorturiko ondasun horien araberako definizioa, enpresen eta kontsumoaren ikuspegitik eginikoak baino.

 

Ondasun soziala esparru geografiko fisiko bati edo aisialdiko zaletasun bati loturiko harreman sareak sortzen duena da.

Jakintza ondasuna ezagutza arlo jakinen gaineko informazioa zabaltzeak eta lantzeak sortzen duena da.

Talde-ondasuna emozio karga handia lortu dezaketen gaiek, nortasunek eta balioek sortzen dutena da.

 

Guk euskal komunikazio esparruan partekatu, eztabaidatu eta baliatu nahi ditugu mundu zabalean egunetik egunera berrituz doazen markagintza eta publizitate arloko jakintzak, gure bezeroekin elkarlanean eraldaketa sozialerako balioak sustatzeko eta indartzeko.

 

Eta zuk, nolako komunitate digitala nahi duzu?

 

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR