Kaleko markagintza: zelan gauzatu onura

Kaleko markagintzako pieza batzuk aztertzen ibili gara azken aldian, eta atera dugun lehenengo ondorioa argia da: baliabide oso eraginkorra da ezagutzera eman gura den produktua edo produktuaren onura objektuekin zuzenean lotu daitekeenean.

Ezagutzera eman nahi dugun onura ukigaitza denean, berriz, sorkuntza handiagoa eskatzen du komunikazioak: kontzientziazio kanpaina batean, adibidez, abstraktua dena gorpuzteko kaleko objektuekin jokatuz, edo beren beregi sortuz.

Zenbat eta sorkuntza handiagoa, orduan eta parte-hartze handiagoa ikuslearen aldetik, noski. Eta eraginkorra denean, beraz, komunikazio biziagoa ere bai. Emaitzak ikusgarriak izan daitezke produktua, zerbitzua edo onura berez direnean fisikoak eta kaleko objektuekin edo publizitate euskarriekin interaktuatzen dutenean.

Noski, copyen berbagintza poesiatik, bideoespota zinematik edo kartelgintza grafikoa arte plastikoetatik eta argazkigintzatik elikatzen den moduan, ezin esan barik utzi kaleko markagintza kaleko artetik eta komunikaziotik elikatzen dela.

Development
Design
Marketing
Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR