Naturala etxeraino

Webgunea egin diogu Bizilur banaketa-enpresari, salto bat emateko: orain, denda eta saltokietara banatzeaz gain, zure etxeraino ere iritsi nahi dute. batetik, di-dako kazetariak zentroa bisitatu eta testuak prestatu zituen, euskaraz eta gazteleraz; bestetik, diseinatzaileak  argazkiak eta webgunearen diseinua landu zituen.

bizilur logo

Helburua, webgune erabilterraza, atsegina, ‘naturala’ sortzea. Eta noski, Bizilurren markarekin koherentea izango dena. Hain zuzen, erakundearen logoa eta nortasun bisuala di-dan sortu eta eraiki genituen, balioen erakusgarri:

– Tipografikoa: B hizkia irudi korporatiboaren ardatz (Futura letra mota).

– Ekologikoa: bi hosto dira, bi kolore, behekoa kolore ilunekoa, egonkortasuna emateko.

– Osasuntsua: bihotz forma du markak.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR