mu

DBZ: espazioaren karakterizazioa

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ), oraingoan azpiegituretan aplikatu du berrikuntza. Espazioaren karakterizazioa garatzeko deitu ziguten. Lana diseinu zentro batek eskatu izanak, are bereziago egin zuen zeregina. Unibertsitatekoekin hainbat arlo eta lan egiteko dinamikak aztertu ostean, proposamen honekin ausartu ginen: seinalizazio tipografikoetatik urrundu eta zentzumenetara jo, ikuslea (ikaslea kasu honetan) geletan bertan gertatzen eta sortzen denarekin erlazionatzeko. Zorionak DBZkoei berritze lanengatik eta gora ausardia!      ...

Continue Reading
virginia-woolf

Virginia Woolf: nork bere marka

by Gotzon Garaizabal @GotzGP & Ekaitz Goienetxea @egoienetxea Virginia Woolf idazle britaniarraren izena aukeratu zuten, eskola berezi bati ipintzeko. EUDELen enkarguz, logotipoa egin behar genuen guk. Ekin ba. Eskola zertarako da? “Gogoetarako gune bat, politikan emakume izateari buruzkoa”. Irakasle batek gidatuko dituen gogoeta taldeak, emakumeek politikan topatu ahal dituzten oztopo, abantaila, antzeko arazoei buruz  askatasun osoz hitz egiteko. Jabekuntza lantzeko eta harreman sareak sortzeko, baita ideologia desberdinekoak direnen artean ere. Ados. Hiru proposamen egin eta goiko hori hautatu zuten. Erantzuna: “Gustatzen zaigu, baina, beste logo batzuen antza du, ezta?”. Seguru baietz: Volkswagen, Wii, xake taulako erregina? Normala da, ikusmenak lan asoziatibo hori egiten du. Grafismoan askotan gertatzen da ikur bi antzekoak izatea, eta zenbat eta gehiago aztertu, orduan eta antzeko marka gehiago aurkituko ditugu, munduan milioika logo baitaude. Hainbat saiakera egin genituen logoa ustezko antzekotasun horietatik aldentzeko. Frogatzeko balio izan zigun, hasierako proposamena ez zegoela hain urrun bila ari ginenetik. Eskatu ez ziguten arren, kreatiboei okurritu...

Continue Reading
10-gomendio-indar-komertziala

Indar komertziala handitzeko 10 gomendio

by @Gorkatxapel

Formazio ikastaro batean parte hartzen nabil, enpresa arduradunentzako. Vicente Gutierrez Agirre da hizlaria, Grupo Bentas enpresako sortzailea eta arduradunetakoa. Enpresaren funtzionamendua hobetzeko edo berrorientatzeko, ikuspuntu komertzialetik. Gomendagarria benetan.

Astearteko saiotik interesgarrienak iruditu zaizkidanak konpartitzea pentsatu dut. Zuen erakundeentzako ere
interesgarriak direla badakidalako. Gehienak logika hutsa dira, baina betetzen ditugu oinarrizko arau hauek gure erakundeetan?

Hemen doaz zure erakundearen indar komertziala handitzeko 10 gomendio.

teknodidaktika

Teknodidaktika

Teknodidaktika formakuntza eskaintzen duen enpresa da. Lan-munduan sartu nahi duen edo bere ezagutzak sakondu nahi dituen edonork aurkituko du bere beharren araberako ikastaroren bat enpresa honetan. Prestakuntza eskaintzen duenez, irudi prestua behar zuen, eta horretarako doikuntzak eskatu zizkiguten, hala nola, korporazio-irudia berritzea, hainbat euskarritarako prestatzea, papergintza sortzea, etab. Finean, egungo merkaturako prestatu genituen, eurek bezeroekin egiten duten antzera....

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR