film it ipad app button design

Film It! iPad aplikazioa eskuragai

Szybko enpresa poloniarrak di-dariongana jo zuen garatu berri duten iPad aplikazio baterako ikonoak eta erabiltzaile interfazea diseinatzeko. "Film It" aplikazioa doan jaisteko moduan duzue dagoeneko App Storen, baita "PDF It" eta ordaindu beharreko "PDF it Pro" bertsioak ere. Aplikazio horrek bideoak arin eta erraz grabatu, editatu eta argitaratzeko aukera ematen die iPad erabiltzaileei, aurrez egindako txantiloiak baliatuz. Adibidez, eraikuntza-enpresa bateko kideak etxebizitza bat salgai jartzeko bideoa minutu gutxian egin dezake, bisita birtuak bat eskainiz. Botoi bat klikatze hutsarekin bideoa Youtuben, Vimeon, Facebooken eta Twitterren eskegi liteke, edo e-postaz bidali balizko erosleei. di-dan hainbat ikono, botoi eta aldaera garatu genituen, eta erabiltzaileentzako interfaze modernoa eta garbia ere bai. ...

Continue Reading
emun brand repositioning

Emun marka berposizionatzen

1997an sortu zuten Emun kooperatiba, lan mundua euskalduntzeko. Hamabost urteko ibilbidea eta gero, orain, gizartearen gaur egungo behar eta eskariei egokituz, aholkularitza eta zerbitzu eskaintza ugaritu ditu: Hizkuntza Zerbitzuez gainera, Kultura Zerbitzuak, Immigrazio eta Aniztasun Zerbitzuak eta Parte Hartze Zerbitzuak eskainiko dituzte. Urrats garrantzitsu hori egiteko, gugan jarri dute konfiantza Emun marka berposizionatzeko estrategiaz eta ezartzeko komunikazio planaz arduratzeko. Eta guk gogotsu ekin diogu lanari. [vimeo_video id="68697078" height="" width=""]   Marka Azterketa Marka azterketak ondorio garbiak erakutsi zizkigun. Lehiakortasun aldetik bereizgarri handiak ditu Emunek: lider da euskara planetan, euskaltzaletasunaren ikuspegiak bereizten du kultura eta aniztasun zerbitzuetan, eta berezko lan-molde du parte hartzea. Irudi aldetik, berriz, balio-kapital aberatsa onartzen zaio: formakuntza, inplikazioa, gertutasuna eta eraginkortasuna. Nortasun aldetik, azkenik, ondokoak ditu ezaugarri: profesionaltasuna, kultura berritzailea, taldearen indarra eta bezeroen bidelagun izaera. Posizionamendua Emunen bezeria enpresa pribatu ertain-handiak eta deneriko administrazioak izanik, horien artean Emun marka berposizionatzeko ondoko ideia bereizgarria zehaztu genuen: "Aholkularitza eta zerbitzu profesionala hizkuntza ohiturak, kulturgintza...

Continue Reading
mercadona VS eroski

Mercadona eta Eroski

Azkeneko hileetan Eroskiko arduradunak kezkatuta ibiliko dira. Eta langileak ere bai, segurutik. Mercadonak 25 supermerkatu zabaldu nahi ditu EAEn. Gaiak hizketaldi askotarako emango digu herritarroi. Ikuspuntu askotatik aztertuko dugu gaia, gainera; lanpostuak irabazi edo/eta galdu, lan baldintzak, denda txiki eta handien arteko (des)oreka, politika eta bertakotasuna, kontsumo ohiturak, bertako produktuak, zerbitzu euskalduna eta abar luze-luzea. Guk markaren ikuspuntutik eztabaida aberastu eta ondorio interesgarriren batzuk ateratzen laguntzeko ahalegina egingo dugu, jakin badakigulako Mercadonak hartu duen erabakian markaren balioak eragin handia izan duela. Eta ondorioz, argi daukagulako Eroskik borroka horretan ondo posizionatzea nahi badu, marka estrategia landu beharko duela eta luzerako erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituela. Pentsatu dezagun zergatik datorren Mercadona arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Diru gehiago irabaztea nahi du, enpresa guztien modura, noski. Baina hordagoa jotzeko erabakia zergatik hartu du? Seguru arrazoien artean bat hau dela: bere markaren balioak %22 egin du gora 2012an  eta ondorioz apustua ondo ateratzeko moduan ikusten dute euren...

Continue Reading
zarate

Webguneak gehiago edo hobeto saltzeko dira

Oraindik ere badago norbera Interneten egon behar den edo ez zalantzan jartzen duenik. Edo zehatzago, Interneten egon bai, baina Interneten egotea inbertsio errentagarri modura ikusten ez duenik. Webguneak egiteko orduan, ahalik eta gastu txikiena egiteko asmoarekin jotzen dute sektoreko hornitzaileengana. Hona datu batzuk: 2013. urtean estatu españolean publizitatean egingo den inbertsioa handiagoa izango da medio digitaletan egingo dena (% 18,3), inprimatutako medioetan egingo dena baino (% 15,6). http://bit.ly/PLNS3E. Telebistak eutsi egiten dio, baina medioen artean bakarra da. Erosketaren erabakia etxean pantailaren aurrean egiten dugu. Estatu Batuetako biztanleen % 70ak produktu edo zerbitzu bat erosi orduko, produktu edo zerbitzu horri buruz sarean agertzen diren iritziak irakurtzen ditu. AEBko Googlen salmenta arloko presidenteordea den Jim Lecinskik atera duen liburu gomendagarrian duzue informazio hori http://bit.ly/O7N2YD. Smartphonen bidez gehiagotan sartzen gara Interneten ordenadoreekin baino. Hori diote azkenengo inkestek. Hau adibide bat: http://bit.ly/LJQJ8g Batzuk errealitate berrira egokitzen doaz abiadura ikaragarrian. Askok sarearen bidez bakarrik egiten dituzte negozioak. Gaur egun arrakasta...

Continue Reading
ibaizabal

Ibaiak urrats bat gehiago

Ibaizabal ikastolak eraikina berrituko du eta proiektu berriak ere baditu jomugan. Guri logotipoa berritzeko eskatu zigun. Pausu bat eman dugu, zabaletara, eta logo berrian izenaren bigarren letrari tokia egin diogu: ib. 'Informazio' berbarekin lotzen zuen askok 'i', eta Ibaizabal ikastola hori baino gehiago da, ikastola kooperatiba oso bat. Aurreko logotipoko biribilak mantendu ditugu ib-ren bueltan, Ibaizabalen inguruan dagoen pertsona-taldea, pentsamendua, ibilbidea...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR