emun brand repositioning

Emun marka berposizionatzen

1997an sortu zuten Emun kooperatiba, lan mundua euskalduntzeko. Hamabost urteko ibilbidea eta gero, orain, gizartearen gaur egungo behar eta eskariei egokituz, aholkularitza eta zerbitzu eskaintza ugaritu ditu: Hizkuntza Zerbitzuez gainera, Kultura Zerbitzuak, Immigrazio eta Aniztasun Zerbitzuak eta Parte Hartze Zerbitzuak eskainiko dituzte. Urrats garrantzitsu hori egiteko, gugan jarri dute konfiantza Emun marka berposizionatzeko estrategiaz eta ezartzeko komunikazio planaz arduratzeko. Eta guk gogotsu ekin diogu lanari. [vimeo_video id="68697078" height="" width=""]   Marka Azterketa Marka azterketak ondorio garbiak erakutsi zizkigun. Lehiakortasun aldetik bereizgarri handiak ditu Emunek: lider da euskara planetan, euskaltzaletasunaren ikuspegiak bereizten du kultura eta aniztasun zerbitzuetan, eta berezko lan-molde du parte hartzea. Irudi aldetik, berriz, balio-kapital aberatsa onartzen zaio: formakuntza, inplikazioa, gertutasuna eta eraginkortasuna. Nortasun aldetik, azkenik, ondokoak ditu ezaugarri: profesionaltasuna, kultura berritzailea, taldearen indarra eta bezeroen bidelagun izaera. Posizionamendua Emunen bezeria enpresa pribatu ertain-handiak eta deneriko administrazioak izanik, horien artean Emun marka berposizionatzeko ondoko ideia bereizgarria zehaztu genuen: "Aholkularitza eta zerbitzu profesionala hizkuntza ohiturak, kulturgintza...

Continue Reading
mercadona VS eroski

Mercadona eta Eroski

Azkeneko hileetan Eroskiko arduradunak kezkatuta ibiliko dira. Eta langileak ere bai, segurutik. Mercadonak 25 supermerkatu zabaldu nahi ditu EAEn. Gaiak hizketaldi askotarako emango digu herritarroi. Ikuspuntu askotatik aztertuko dugu gaia, gainera; lanpostuak irabazi edo/eta galdu, lan baldintzak, denda txiki eta handien arteko (des)oreka, politika eta bertakotasuna, kontsumo ohiturak, bertako produktuak, zerbitzu euskalduna eta abar luze-luzea. Guk markaren ikuspuntutik eztabaida aberastu eta ondorio interesgarriren batzuk ateratzen laguntzeko ahalegina egingo dugu, jakin badakigulako Mercadonak hartu duen erabakian markaren balioak eragin handia izan duela. Eta ondorioz, argi daukagulako Eroskik borroka horretan ondo posizionatzea nahi badu, marka estrategia landu beharko duela eta luzerako erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituela. Pentsatu dezagun zergatik datorren Mercadona arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Diru gehiago irabaztea nahi du, enpresa guztien modura, noski. Baina hordagoa jotzeko erabakia zergatik hartu du? Seguru arrazoien artean bat hau dela: bere markaren balioak %22 egin du gora 2012an  eta ondorioz apustua ondo ateratzeko moduan ikusten dute euren...

Continue Reading

Ertzak zorrotz

Krisi ekonomikoak lan harremanak zaildu dituen eta beharginen zein langabeen eskubideak deusezten ikusten gabiltzan garaiotan, mezu argia zabaldu gura izan du ELA sindikatuak bere 13. Kongresuan: enpresarik enpresa indarrak batu eta defentsa kolektiboa egitea da bidea. ELAk garbi du langilearen ondoan egon behar duela, patronalaren irudi garbiketa deritzon elkarrizketa sozialetik kanpora, eta sindikatura batzeko deia egin die langileei. Guk, berba batean batu dugu mezu hori: Lankidetu!. Ohiu-marka eta guzti, bai, eta ertz zorrotzeko bokadilloan sartuta. Pertsona, antolakuntza eta borroka batzen duen ikonoa da, militantziaren indarra irudikatzen duena eta ELAren mezu guztiak komunikatzeko euskarria eskaintzen duena: Lankidetu! emakumeok. Lankidetu!, osasuntsu eta seguru lan egiteko. Lankidetu!, eskubide duinak borrokatzeko. Lankidetu zure lantokian!. Lankidetu greba egunera! Lankidetu ELArekin!, ELAn kidetu. Komunikazio estrategia kanpaina bihurtzeko sorkuntza lana ez ezik, kanpainaren garapen osoa landu dugu, eta baita kongresuaren arlo teknikoak antolatu ere: papergintza, arropa, dekorazioa, seinaletika, eszenatokia, ikuskizunak, argiaztapenak, errealizaziorako animazioak eta kanpainaren grafia animatua… ...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR