Jabetu eta eragin

Hamar urte bete ditu Arrasateko Emakume Txokoak. Denbora guzti honetan dragoi emea izan dute bidelagun.  Orain ordea, egungo errealiatearekin eta erronkekin bat egiten duen irudi korporatibo berria sortzeko eskatu digute. Logotipo berriak emakumea du ardatz, protagonista. Jarrera positiboan eta dinamikoan jarri dugu, barrutik kanporako mugimenduan. Txokotik herrira doa. Jabetza pertsonaletik kolektiborako jauzia egiteko. Une honetan komunikazio helburu nagusia emakumeei jabetzeko eta jabetza horretatik abiatuta herri osoan feminismoa zabaltzeko deia egitea da. Markari, beraz, mezu zehatz hori zabaltzeko leloa gehitu diogu: Jabetu eta eragin Hamar urteko ibilbidea ospatzeko Jardunaldi feministak antolatuko dituzte Arrasaten apirilaren 19an eta 20an.  Irudi korporatibo berria oinarri harturik, jardunaldi hauetarako irudia eta euskarriak sortu ditugu; kartela, eskuorria, poltsak eta ploterra besteak beste.  ...

Continue Reading
virginia-woolf

Virginia Woolf: nork bere marka

by Gotzon Garaizabal @GotzGP & Ekaitz Goienetxea @egoienetxea Virginia Woolf idazle britaniarraren izena aukeratu zuten, eskola berezi bati ipintzeko. EUDELen enkarguz, logotipoa egin behar genuen guk. Ekin ba. Eskola zertarako da? “Gogoetarako gune bat, politikan emakume izateari buruzkoa”. Irakasle batek gidatuko dituen gogoeta taldeak, emakumeek politikan topatu ahal dituzten oztopo, abantaila, antzeko arazoei buruz  askatasun osoz hitz egiteko. Jabekuntza lantzeko eta harreman sareak sortzeko, baita ideologia desberdinekoak direnen artean ere. Ados. Hiru proposamen egin eta goiko hori hautatu zuten. Erantzuna: “Gustatzen zaigu, baina, beste logo batzuen antza du, ezta?”. Seguru baietz: Volkswagen, Wii, xake taulako erregina? Normala da, ikusmenak lan asoziatibo hori egiten du. Grafismoan askotan gertatzen da ikur bi antzekoak izatea, eta zenbat eta gehiago aztertu, orduan eta antzeko marka gehiago aurkituko ditugu, munduan milioika logo baitaude. Hainbat saiakera egin genituen logoa ustezko antzekotasun horietatik aldentzeko. Frogatzeko balio izan zigun, hasierako proposamena ez zegoela hain urrun bila ari ginenetik. Eskatu ez ziguten arren, kreatiboei okurritu...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR