the farm summercamps

The Farm summercamps

The farm haur eta gaztetxoek ingelesa ikasteko udalekuen multzoa da. Hainbat tokitan dituzte egoitzak, hemen inguruan, nahiz atzerrian, Irlandan eta AEBn kasu. Horrez gain, ama-hizkuntza ingelesa duten begiraleak dituzte, eta hizkuntza hori erraz eta ondo pasatuz irakastea dute xede. Hasiera-hasieratik proiektu interesgarria iruditu zitzaigun, eta gogor ekin genion. Irudi korporatiboa sortu, papergintza taxutu, liburuxka egin, eta webguneaz arduratu ginen. Udalekuren batera joatea besterik ez zaigu gelditzen, eta ideia erakargarria bada ere, tamalez, ez gara adin-tartean sartzen....

Continue Reading
teknodidaktika

Teknodidaktika

Teknodidaktika formakuntza eskaintzen duen enpresa da. Lan-munduan sartu nahi duen edo bere ezagutzak sakondu nahi dituen edonork aurkituko du bere beharren araberako ikastaroren bat enpresa honetan. Prestakuntza eskaintzen duenez, irudi prestua behar zuen, eta horretarako doikuntzak eskatu zizkiguten, hala nola, korporazio-irudia berritzea, hainbat euskarritarako prestatzea, papergintza sortzea, etab. Finean, egungo merkaturako prestatu genituen, eurek bezeroekin egiten duten antzera....

Continue Reading
manualcata

Euskal ardoaren dastaketarako esku-liburua

Ez da lehenengo aldia di-dak ardoari buruzko liburu bat egiten duena, eta aurretiazko eskarmentu horri esker, esan daiteke lan txukuna egin dugula: maketazioa, argazkiak eta itzulpenak egin ditugu, besteak beste. Oraingoan ere, Mikel Garaizabalekin buruz buru jardun dugu, eta Eusko Jaurlaritza izan da esku-liburu horren argitaratzailea. Harrera ona izan dezan, egin dezagun, bada, topa!  ...

Continue Reading
herriurrats

Gu ere lakuko

Gu ere lakuko lelopean hainbat eragilek Iparraldeko ikastolei laguntzeko ekimena abiarazi genuen, besteak beste Bitarlan Informatika eta Web Zerbitzuak enpresak, Mikel Garaizabal enologoak, Igor Elortza bertsolariak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, AEDek eta di-dak. Beste entitate batzuek parte har dezaten azken bultzadatxoa ematea zen asmoa. Horretarako, ahal genuen esparruetan gure laguntza emateaz gain, ekitaldi bat prestatu genuen martxoaren 12an Durangoko Plateruena antzokian: ardo-dastaketa berezi-berezia, bertso-bazkaria eta Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna. Edonola ere, Senperera hurbildu ziren hainbat eta hainbat lakukori eskerrak eman nahi dizkiegu, aurtengo Herri Urratsean azken tanta isurtzeagatik....

Continue Reading
baserritik01

Baserritik Plazara

  Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak egitasmo berri bat jarri du martxan, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Abadiñoko Udala, Eroski Hipermerkatua eta La Caixa babesle dituela. Helburu nagusia Durangaldeko merkatuetan baserriko produktuen salmenta zuzena sustatzea da. Hartara, baserritarren lana duindu eta erosleei iruzur egitea saihestuko da. Astero-astero ohiko azoketan baserritarren produktuak sustatzeaz gain, Baserritarren Merkatu Barria egingo da hilero, Abadiñoko Eroski Hipermerkatuaren aparkalekuan. di-dan ekimen horren marka sortu, postuak diseinatu, eta komunikazio-kanpainaz arduratu gara. Horrez gain, berorren euskarriak ere diseinatu ditugu. Saltzaileak baserritik plazara abiatu dira, eta plaza horretan makina bat jende elkartuko gara....

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR