ukan

Ukan, badaukagu marka

Ukanauto izena ipini diogu. Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateak zazpi auto ipini ditu martxan, alokairu bidez partekatu ahal izateko. Helburu argi batekin: autoa erosi behar izan baino lehen, alternatiba bat izatea eskura.

Ukan, hainbat esangura biltzen dituelako:

Eduki, izan. Badaukagu mugitzeko alternatiba.
Ohikotasuna adierazteko forma da. Garraio ohiturak aldatu gura ditugu.
Ondasunak, jabetzak, ukanak. Denona delako, elkarbanatuko dugu.
Ukan. Uribe Kostan (UK). Lekuarekin lotzen du.
U can. Ahal duzu, ingelesez.

nik-ere-bike

Nik ere bike!

Aldarri horrekin esan gura izan dugu bizikleta gehiagotan erabiltzeko. Hain zuzen, helburu nagusia hori izan da Uribe Kostako Mankomunitateak eskaintzen duen Bizimeta zerbitzua promozionatzerakoan: erabilera areagotzea. Kanpaina uztailean abiatu genuen. Alta ematea errazteko eskuorri bat banatu genuen etxerik etxe eta Uribe Kostako zazpi herrietako kale eta hondartza inguruetan. Metroko markesinetan eta txartela eskuratzeko makina elektronikoetan ere iragarri genuen; Creditransa eskura daiteke makina horietan, Bizimeta erabiltzeko baliagarri den txartela. Eta, sarean eta zazpi herrietako zinemetan zabaltzeko, spot bat, bi egunetan grabatua Filmak taldeko kideekin elkarlanean. Hona hemen bideoa. Ea gustuko duzuen! ...

Continue Reading
manualcata

Euskal ardoaren dastaketarako esku-liburua

Ez da lehenengo aldia di-dak ardoari buruzko liburu bat egiten duena, eta aurretiazko eskarmentu horri esker, esan daiteke lan txukuna egin dugula: maketazioa, argazkiak eta itzulpenak egin ditugu, besteak beste. Oraingoan ere, Mikel Garaizabalekin buruz buru jardun dugu, eta Eusko Jaurlaritza izan da esku-liburu horren argitaratzailea. Harrera ona izan dezan, egin dezagun, bada, topa!  ...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR