sorkuntza-prozesua di-da

Sorkuntza-prozesua: estrategiatik ideiara

Komunikazio eta diseinu grafikoko agentzia batentzat, lan bakoitzaren argibideetan oinarrituriko estrategiaren ondoren funtsezko elementu erabakigarria dator: sorkuntza-prozesua; etengabe aritzen baikara proiektuak sortzeko eta definitzeko jarraibideak aplikatzen. Dokumentazioa bilatu dugu gure irizpidea kontrastatzeko, eta bilaketaren emaitza argia eta zehatza da, sorkuntza-prozesuak lau fase dituela ondoriozta daiteke: prestaketa, inkubazioa, argi-unea eta egiaztapena. Eskuliburu orokor gisa, ondo, baina sorkuntza-prozesua oso gauza pertsonala da, gutako bakoitzak bere metodoa du, eta sorkuntza-prozesua kaosari lotua egoten da askotan. Eta kaos hori orrazten joaten gara ideia marraztu arte. Ondoren, ideiak komunikazio estrategia ondo betetzen duen ala ez aztertu beharko da. Gure barrura begira jarri gara une batez, eta beti sormenari lotuta dagoen kaos horretan ordena apur bat jarrita, ia beti errepikatzen diren prozesuaren sei une defini daitezke: 1. BEHAKETA ETA GOGOETA: Lehenengo urrats hori mentala da beti. Beste inork eskatuta izan nahiz gure geure ekimenez izan, proiektua sortzen denean mekanismoa abian jartzen da berez. Zein da premia?...

Continue Reading
mugikor-egokituta

Mugikorretarako egokituta al dago zure webgunea?

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Mugikorretarako egokituta dauden webguneak lehenetsiko ditu Googlek emaitzetan. Google-k jakinarazi du datorren apirilaren 21etik aurrera hobeto posizionatuko dituela smartphonetarako egokituta dauden webguneak ez daudenak baino. Hau da, mugikorretarako egokituta ez dauden webguneek lehentasuna galduko dute bilaketa-emaitzetan. Orain arte ere irizpide hori erabiltzen zuen arren, Google-k dio, datorren apirilaren 21etik aurrera garrantzi handiagoa emango diola eta, ondorioz, erabiltzaileek emaitza hobeak izango dituztela euren dispositiboetan bilaketak egiten dituztenean. Hortaz, SEO posizionamendurako ez ezik, oso beharrezkoa da gure webgunea mugikorretarako egokituta egotea, Googlek kontuan har gaitzan nahi badugu. Ez dakizula zure webgunea egokituta dagoen ala ez? Googlek tresna bat jarri digu eskura URL bat txertatu eta webgunea optimizatuta dagoen ala ez jakiteko. Egiaztatu zure webgunea eta hartu beharrezko neurriak bilaketetatik kanpo ez geratzeko. https://www.google.com/webmasters/tools/mobile-friendly/[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]...

Continue Reading
5-urrats-diseinu-arrakastatsu

5 urrats diseinu arrakastatsuak lortzeko

(Laburpen honen jatorrizko artikulua inglesez hemen). 1. Jakin nork agintzen duen Enpresan edo erakundean erabaki nagusiak nork harten dituen jakin, gehienentan haiek izango baitira markaren ikuspegia eta izaera ondoen ulertzen dutenak. Ezaugarri bereizgarrien gakoak hasieratik ezagututa, diseinu prozesu osorako norabidea eta estrategia izango dituzu. 2. Zaindu detaileak Ez moztu. Hartu denbora zehaztasunak begiratzeko. Kontuz tipografiari dagozkion oinarrizko kontuekin, adibidez: mota ezberdinak parekatzea, leadinga, kerninga, trackinga eta lerroartekoak. Ziurtatu ezazu erabilitako baliabide guztiak erregistratu dituzula, lege-kontuekin ustekaberik ez izateko. Hurbildu zaitez ahalik eta gehien, bektore-lanetan akats txikiak aurkitu eta zuzentzeko. Erabili kuadrikulak eta kalkulatu elementuen arteko marjinak eta distantziak. Egiaztatu ortografia eta gramatika, eta ohitu zaitez emailak bidali aurretik berrirakurtzera. 3. Jabetu ikuspegiaz Markaren eta proiektuaren ikuspegiaz jakitun zarenean, askoz hobeto kokatuta zaude lan on bat sortzeko. Bisitatu bezeroaren egoitza, hitz egin beraiekin, ikusi haien bideoak, ezagutu euren historia eta jaso lehiakideen berri. Barneratu zaitez euren munduan eta deskubritu zer pasiok mugitzen dituen. 4. Izan bakarra, izan ederra (YOUnique /...

Continue Reading
kaleko markagintza

Kaleko markagintza: zelan gauzatu onura

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Kaleko markagintzako pieza batzuk aztertzen ibili gara azken aldian, eta atera dugun lehenengo ondorioa argia da: baliabide oso eraginkorra da ezagutzera eman gura den produktua edo produktuaren onura objektuekin zuzenean lotu daitekeenean.[/vc_column_text][vc_images_carousel images="5974,5971,6030" onclick="link_no" custom_links_target="_self" mode="horizontal" speed="5000" slides_per_view="1" autoplay="yes" hide_pagination_control="yes" hide_prev_next_buttons="yes" wrap="yes" img_size="540x337"][vc_column_text]Ezagutzera eman nahi dugun onura ukigaitza denean, berriz, sorkuntza handiagoa eskatzen du komunikazioak: kontzientziazio kanpaina batean, adibidez, abstraktua dena gorpuzteko kaleko objektuekin jokatuz, edo beren beregi sortuz.[/vc_column_text][vc_images_carousel images="5980,6021,6015" onclick="link_no" custom_links_target="_self" mode="horizontal" speed="5000" slides_per_view="1" autoplay="yes" hide_pagination_control="yes" hide_prev_next_buttons="yes" wrap="yes" img_size="540x337"][vc_column_text]Zenbat eta sorkuntza handiagoa, orduan eta parte-hartze handiagoa ikuslearen aldetik, noski. Eta eraginkorra denean, beraz, komunikazio biziagoa ere bai. Emaitzak ikusgarriak izan daitezke produktua, zerbitzua edo onura berez direnean fisikoak eta kaleko objektuekin edo publizitate euskarriekin interaktuatzen dutenean.[/vc_column_text][vc_images_carousel images="6027,5983,5986" onclick="link_no" custom_links_target="_self" mode="horizontal" speed="5000" slides_per_view="1" autoplay="yes" hide_pagination_control="yes" hide_prev_next_buttons="yes" wrap="yes" img_size="540x337"][vc_column_text]Noski, copyen berbagintza poesiatik, bideoespota zinematik edo kartelgintza grafikoa arte plastikoetatik eta argazkigintzatik elikatzen den moduan, ezin esan barik utzi kaleko markagintza kaleko artetik eta komunikaziotik...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR