Banner_FAB_interior-web

Avignongo Foroa: kultura eta hiri-marka

Bilboko Alhondigan izan gara  martxoaren 6an eta 7an, Avignongo Foroak bertan antolaturiko 'Hiria kultur ekosistema gisa' jardunaldietan. Arduradun politikoen aurkezpenetik bertatik ezarrita geratu zen Avignongo Foroaren pentsamendu esparru nagusia: kulturak hiri baten markan zein turismo mailako erakargarritasunean izan dezakeen garrantzia, eta horrek hiri osoari ekarri diezaiokeen irabazi ekonomikoa. Bilbo eta Guggenheim binomioarena ez ezik, beste hainbat adibide ere ezagutu genituen Alondegian: Nantes eta Doha, berbarako. Urteotan zehar eta oraintxe bertan esku artean ditugun hainbat lanegaz loturiko gaia den aldetik, ondoko bost gogoetak interesatu zitzaizkigun: Katrín Jakobsdóttir Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministro ohiak 2008ko finantza krisia eta gero kulturak jokatu zuen papera azaldu zigun, "herritarrek bizimodu kultural ez hain materialista eta parte-hartzaileagoa" eskatzen zutela-eta. Gobernuak austeritate programa martxan ipini arren, horrek ez zion eragin kultur politikari, eta artistek rol garrantzitsua jokatu zuten balio kulturalak azpimarratzeko orduan. Kulturak Islandia osoa aldatu ei du geroztik, diru-iturri baino gehiago bizkar-hezur bihurtuz. Gail Lord Kanadako Lord Cultural Resourceseko...

Continue Reading
euskararen-marka

Euskararen marka

Didariok markagintza dugu eguneroko jardun eta euskara laneko hizkuntza nagusi. Sarritan izan dugu berbagai, ondorioz, ingelesak alor honetan duen nagusitasuna. Eta ezagun zaizkigu, zelan ez, Estitxu Garaik 31 eskutik blogean agerturiko kezka eta zalantzak. di-da sortzez da euskalgintzari loturiko komunikazio eta publizitate agentzia, eta gure egitekotzat dugu gure alorrean euskara normaltasunez erabiltzea. Ahoz gabiltzanean, ezin ukatu, ingelesezko berba asko esaten dugu guk ere; ahoan inoiz erabili dituenak ondo dakien moduan, zapore cooltua daukate-eta jingle moduko hitzek. Baina idatziz gabiltzanerako euskarazko ordainak hartu, egokitu edo sortu ditugu gure lan metodologian. Markagintzan bezeroaren ikuspegia eta haien gogoetan bereizten gaituzten balioak zaintzea ezinbestekoa izanik, ezin genuen hizkuntzak horretan duen zeresana ahaztu. Lezioren bat ere jaso dugu inoiz, gainera, bezeroren batek ‘txantiloi’ bat eskatuz deitzean, adibidez, geuri halakorik ahoskatzeak lotsa apur bat eman arren. Alde horretatik, baina, esan behar dugu kalean eta ahoz maiz erabiltzen diren kontzeptuen kasuan maileguak erabiltzeari ondo deritzogula: plantilla, merchandinsing edo display...

Continue Reading
booksorientation

Goitik behera ala behetik gora?

Egilea: Joseba Attard  |  Jatorria: www.joseba.co.uk Erresuma Batutik Euskal Herrira etorri nintzenean diseinatzaile grafiko lanetan jarraitzeko, gauza batek eman zidan atentzioa: nola aldatzen den liburuen bizkarreko testuaren orientazioa herrialde batetik bestera. Erresuma Batuan (eta AEBn) testua goitik behera idazten da; Europako herrialde gehientsuenetan, aldiz, behetik gora. Zein da zuzena? Lagunek barre egiten didate sarritan, ingelesek gauzak “alderantziz” egiten ditugula –okerreko bidetik gidatzen dugu, ur bero eta hotzeko txorrotak okerreko lekuan daude, data idazteko moduak ere harridura sortzen du. Hala ere, honakoan, nire iritziz behintzat, Erresuma Batuko diseinatzaileek asmatu egin dute. Liburuaren bizkarreko testua goitik behera orientatzeko arrazoietako bat da liburua mahai gainean kokatzen duzunean, bizkarreko testua egoki ikusten dela eta oso erraz irakurtzen dela. Horren inguruan, esperimentu txiki bat egin nuen etxean. Erresuma Batuan argitaratutako liburu baten bizkarra irakurri nuenean (Young European Graphic Designers – goitik beherako orientazioarekin), ez nuen burua gehiegi makurtu behar izan izenburua irakurtzeko. Alemanian argitaratutako liburu baten bizkarra irakurri nuenean aldiz...

Continue Reading
Anbotopean lanean

SUTIK, suan sustraitutako sorkuntza

Sorkuntzaren inguruan lanean, gure ondoan dabiltzan 2d1eko Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak proiektu artistiko berria kaleratu dute, eta jakina, zuokin partekatu nahiko genuke. Sustraietara itzuli guran, Sutik sortu dute, suan sustraitutako sorkuntza proiektua. Anbotoren magaletan gauzatua, gizalagun eta espiritu libreekin kolaborazioan, eta munduko brasa onena izendatutako Etxebarri jatetxearekin elkarlanean, birjaiotze estetiko bat bidaiatu dute gure ondoko artistek. http://www.2d1.eu webgunean sartzen bazara, artelanez gain (margolanak, eskulturak, argazkiak, poesia…), bertan duzu ikusgai prozesua bera islatzen duen bideo-sorkuntza ere, azaroaren 28ko aurkezpeneko irudiak barne. Gustatuko zaizulakoan....

Continue Reading

Logged logos

Today, we received a copy of the latest 'Los Logos' book release by Gestalten, featuring two logotypes that we have made at di-da. Los Logos 6 is a definitive guide to contemporary logo design showcasing work from various designers from all over the world as well as a respected source of creativity and inspiration. Suffice to say that competition is fierce to get in, so we are grateful to the publishers for deeming our work worthy of publication. LALA, Alaia surfboards Lala is the name given to a surfing publication that Joseba Attard began to put together in his spare time. Lala is the movement that is associated with surfing Alaia surfboards, a finless wooden surfboard with no rocker. To achieve 'LALA' on an alaia involves a horizontal slip-slide motion down the face of the wave (different to contemporary surfing where the nose leads the rest of the board. The lines in...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR