di-da-komunitate-digitala

Eta zuk, nolako komunitate digitala nahi duzu?

[vc_row][vc_column][vc_column_text]di-dak hiru ondasunetan oinarrituriko komunitate digitala osatu nahi du: euskal esparruko ondasun soziala, komunikazio arloko jakintza ondasuna, eta eraldaketarako balioekiko talde-ondasuna.   Izan ere, komunikazio sistema telematikoak bitartekoa dira, baina ez dute komunitate digital bat egiten.   Komunitate digitala interesetan, proiektuetan, pasioetan eta beste hainbat kidetasunetan oinarrituz antolatu daiteke. Aurrez ezarritako sareko egiturak eurenganatzen eta erabiltzen dituzten norbanakoen ekimen ugarien batura da. Eta muga geografikorik ez dagoen arren, erreferentzia fisiko jakinak daude sare zabalean. Ondorioz, komunitate digitalek hainbat mailako ondasuna sortzen laguntzen diote sareko biztanleari: jendartea, jakintza eta taldetasuna.   Sareak, erabiltzaileen bidez, hitzezko zein ikus-entzunezko diskurtsoa sortzeko aukera eskaintzen digu. Hitzezko eta ikus-entzunezko informazio hori aberatsa bada, diskurtso hori erraz zabalduko da, eta diskurtso horren bidez nortasuna garatuko dugu: identifikazio sinbolikoa ahalbidetzen digu eta ikuspegi ezberdinen arteko komunikazioa ere bai. Guztiarekin, norbanakoen zein taldeen kokapen eta egituratze berri bat joango da gauzatzen; sarean, zein saretik kanpora.   Horregatik, komunitate digitalak pentsatzerakoan, guri gehiago interesetzan zaigu sorturiko ondasun horien...

Continue Reading
cms-ak

Zer CMS aukeratuko dut?

[vc_row][vc_column][vc_column_text] Zer da CMS bat? Noizbait webgune bat sortu edo kudeatu baduzu, ez da berria izango zuretzat CMS hitza. CMS hitza ingelesetik datorren definizioa da (Content Management System), edukien kudeaketarako sistema, alegia. Baina zertarako balio du? Webgune batean txerta daitekeen sistema bat da, eta bere funtzio nagusia webguneak duen diseinua eta webgunean sartzen diren edukiak banatzea da, eta era berean, webguneak izan ditzakeen edukiak forma dinamiko batean kudeatzea. Beraz, CMS batek webgune batean dauden edukiak kudeatzen ditu, webgunearen diseinuan eragin gabe. Zein CMS erabili? Merkatuan hainbat CMS daude aspalditik, batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hain ezagunak. Merkatuan dauden CMS guztiak aztertzeko, blog oso bat beharko genukeenez, guk ezagunenak aztertuko ditugu, eta CMS ezaugarriak aipatuko ditugu, betiere gure esperientzian oinarrituta, hots, egingo dugun azterketa hau ez da guztiz objektiboa. Esan bezala, CMS ugari daude, baina guk hiru erabilienak aztertuko ditugu: Wordpress Joomla Drupal [/vc_column_text][vc_single_image image="6541" alignment="center" img_link_target="_self" img_size="large"][vc_column_text]Honek ez du esan nahi besteak txarragoak edo hobeak direnik, bakoitzak bere abantailak...

Continue Reading
sorkuntza-prozesua di-da

Sorkuntza-prozesua: estrategiatik ideiara

Komunikazio eta diseinu grafikoko agentzia batentzat, lan bakoitzaren argibideetan oinarrituriko estrategiaren ondoren funtsezko elementu erabakigarria dator: sorkuntza-prozesua; etengabe aritzen baikara proiektuak sortzeko eta definitzeko jarraibideak aplikatzen. Dokumentazioa bilatu dugu gure irizpidea kontrastatzeko, eta bilaketaren emaitza argia eta zehatza da, sorkuntza-prozesuak lau fase dituela ondoriozta daiteke: prestaketa, inkubazioa, argi-unea eta egiaztapena. Eskuliburu orokor gisa, ondo, baina sorkuntza-prozesua oso gauza pertsonala da, gutako bakoitzak bere metodoa du, eta sorkuntza-prozesua kaosari lotua egoten da askotan. Eta kaos hori orrazten joaten gara ideia marraztu arte. Ondoren, ideiak komunikazio estrategia ondo betetzen duen ala ez aztertu beharko da. Gure barrura begira jarri gara une batez, eta beti sormenari lotuta dagoen kaos horretan ordena apur bat jarrita, ia beti errepikatzen diren prozesuaren sei une defini daitezke: 1. BEHAKETA ETA GOGOETA: Lehenengo urrats hori mentala da beti. Beste inork eskatuta izan nahiz gure geure ekimenez izan, proiektua sortzen denean mekanismoa abian jartzen da berez. Zein da premia?...

Continue Reading
mugikor-egokituta

Mugikorretarako egokituta al dago zure webgunea?

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Mugikorretarako egokituta dauden webguneak lehenetsiko ditu Googlek emaitzetan. Google-k jakinarazi du datorren apirilaren 21etik aurrera hobeto posizionatuko dituela smartphonetarako egokituta dauden webguneak ez daudenak baino. Hau da, mugikorretarako egokituta ez dauden webguneek lehentasuna galduko dute bilaketa-emaitzetan. Orain arte ere irizpide hori erabiltzen zuen arren, Google-k dio, datorren apirilaren 21etik aurrera garrantzi handiagoa emango diola eta, ondorioz, erabiltzaileek emaitza hobeak izango dituztela euren dispositiboetan bilaketak egiten dituztenean. Hortaz, SEO posizionamendurako ez ezik, oso beharrezkoa da gure webgunea mugikorretarako egokituta egotea, Googlek kontuan har gaitzan nahi badugu. Ez dakizula zure webgunea egokituta dagoen ala ez? Googlek tresna bat jarri digu eskura URL bat txertatu eta webgunea optimizatuta dagoen ala ez jakiteko. Egiaztatu zure webgunea eta hartu beharrezko neurriak bilaketetatik kanpo ez geratzeko. https://www.google.com/webmasters/tools/mobile-friendly/[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR