premio

Gestio eredua: pertsonak oinarri

Premie diploma lortu dugu, bigarrenez. Oraingoan, gainera, nota altuarekin. Eta harro gaude, gestioan enpresako pertsona guztien iritzia kontuan hartzen dugula baieztatzen duelako.

Izan daiteke titulu bat lortzearen bila joatea, eta ikasle azerienen modura, gainditu ostean azterketako edukia ahaztea. Ez dugu gure kasua izaterik nahi. Lan estiloan txertatzen ahalegindu gara Premiek eskatzen duena. Ez Premiek eskatzen duelako, langileen parte-hartzean sinesten dugulako baizik.
Eta horrela onartu digu auditoreak: “Zuek barneratuta duzue”.

skateistan

Skateistan

by Joseba Attard @josebaattard & Goiatz Etxeita @goidida Film bizi eta jo handikoa egin du Grain Mediak (London) Afghanistaneko gazte skatezale talde baten bizimodua jarraituz. 9 minutuko filma Vimeoren 2012ko Sarietako finalista izan da akzio-kirol kategorian. Di-dakook Grain Mediakoekin harremanak egin genituen Londonen filma euskaratzeko aukera aztertzeko. Eta hemen dago. Bizi libre eta partekatu maitasuna! Skateistan proiektuari buruz gehiago jakiteko, bisitatu www.skateistan.org Skateistan dokumentala, Donostiako surfilm festibalean eman zuten, eta dokumental osoa aurretik ere euskaratuta dago....

Continue Reading
10-gomendio-indar-komertziala

Indar komertziala handitzeko 10 gomendio

by @Gorkatxapel

Formazio ikastaro batean parte hartzen nabil, enpresa arduradunentzako. Vicente Gutierrez Agirre da hizlaria, Grupo Bentas enpresako sortzailea eta arduradunetakoa. Enpresaren funtzionamendua hobetzeko edo berrorientatzeko, ikuspuntu komertzialetik. Gomendagarria benetan.

Astearteko saiotik interesgarrienak iruditu zaizkidanak konpartitzea pentsatu dut. Zuen erakundeentzako ere
interesgarriak direla badakidalako. Gehienak logika hutsa dira, baina betetzen ditugu oinarrizko arau hauek gure erakundeetan?

Hemen doaz zure erakundearen indar komertziala handitzeko 10 gomendio.

Gotzon eta lainokumeak

Laino kumeak

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan (Tindufen, Aljerian) egon zen Gotzon Garaizabal iazko udaberrian. Gure arte-zuzendaria hango artistekin ibili zen, bazterrak nahasten (ezin du ebitatu).

Bidaia guztietan bezala, argazkiak eta argazkiak atera zituen, proiektuak eta egoerak aprobetxatuz. Argazkiekin bilduma bat egin du, laburpen bat, “antojo bat”.

Bi ikuspuntu nagusi tartekatu ditu: batetik, pertsonen erretratuak, eta bestetik, egoeren islak.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR