Etxebarri erretegiaren webgunea

Etxebarri erretegia 44. tokian dago munduko jatetxerik onenen zerrendan, eta horrez gain, Atxondon dago, magiaz beteriko inguruan. Baina erretegiak ez dauka irispide erraza, eta Bittor Arginzoniz Etxebarri erretegiaren buruak kezka handi bat zeukan: jendea galdu egiten da bertara iritsi nahian. Eragozpen horri irtenbidea eta erreserba ugariei erraztasunak emateko, webgune egokia behar zuten. Eta halaxe egin dugu, webgune berria antolatu dugu, bide batez, erretegia kokatzen den leku zoragarria erakusteko, produktuaren garrantzia azpimarratzeko eta suari, erretegiaren elementu adierazgarrienari dagokion lekua emateko. Etxebarri erretegia bertako parrilagatik da ezaguna, sukaldaritza tradizional berritua egiten dute. Eta guk hortik, berezkoari ukitu berria emanez, orraztu egin dugu erretegiaren logotipoa....

Continue Reading
film it ipad app button design

Film It! iPad aplikazioa eskuragai

Szybko enpresa poloniarrak di-dariongana jo zuen garatu berri duten iPad aplikazio baterako ikonoak eta erabiltzaile interfazea diseinatzeko. "Film It" aplikazioa doan jaisteko moduan duzue dagoeneko App Storen, baita "PDF It" eta ordaindu beharreko "PDF it Pro" bertsioak ere. Aplikazio horrek bideoak arin eta erraz grabatu, editatu eta argitaratzeko aukera ematen die iPad erabiltzaileei, aurrez egindako txantiloiak baliatuz. Adibidez, eraikuntza-enpresa bateko kideak etxebizitza bat salgai jartzeko bideoa minutu gutxian egin dezake, bisita birtuak bat eskainiz. Botoi bat klikatze hutsarekin bideoa Youtuben, Vimeon, Facebooken eta Twitterren eskegi liteke, edo e-postaz bidali balizko erosleei. di-dan hainbat ikono, botoi eta aldaera garatu genituen, eta erabiltzaileentzako interfaze modernoa eta garbia ere bai. ...

Continue Reading
emun brand repositioning

Emun marka berposizionatzen

1997an sortu zuten Emun kooperatiba, lan mundua euskalduntzeko. Hamabost urteko ibilbidea eta gero, orain, gizartearen gaur egungo behar eta eskariei egokituz, aholkularitza eta zerbitzu eskaintza ugaritu ditu: Hizkuntza Zerbitzuez gainera, Kultura Zerbitzuak, Immigrazio eta Aniztasun Zerbitzuak eta Parte Hartze Zerbitzuak eskainiko dituzte. Urrats garrantzitsu hori egiteko, gugan jarri dute konfiantza Emun marka berposizionatzeko estrategiaz eta ezartzeko komunikazio planaz arduratzeko. Eta guk gogotsu ekin diogu lanari. [vimeo_video id="68697078" height="" width=""]   Marka Azterketa Marka azterketak ondorio garbiak erakutsi zizkigun. Lehiakortasun aldetik bereizgarri handiak ditu Emunek: lider da euskara planetan, euskaltzaletasunaren ikuspegiak bereizten du kultura eta aniztasun zerbitzuetan, eta berezko lan-molde du parte hartzea. Irudi aldetik, berriz, balio-kapital aberatsa onartzen zaio: formakuntza, inplikazioa, gertutasuna eta eraginkortasuna. Nortasun aldetik, azkenik, ondokoak ditu ezaugarri: profesionaltasuna, kultura berritzailea, taldearen indarra eta bezeroen bidelagun izaera. Posizionamendua Emunen bezeria enpresa pribatu ertain-handiak eta deneriko administrazioak izanik, horien artean Emun marka berposizionatzeko ondoko ideia bereizgarria zehaztu genuen: "Aholkularitza eta zerbitzu profesionala hizkuntza ohiturak, kulturgintza...

Continue Reading

Euskararen Bihozfera

Gernikan ospatuko da 2014ko Ibilaldia, eta jaia antolatuko duen Seber Altube ikastolako arduradunek oso argi zehaztu ziguten lortu gura dutena: helburua Ibilaldia eskualde osoarena izatea da, eta eskualdeko herritarrak harro sentitu daitezela euren euskalduntasunaz eta bertako euskararen aberastasunaz. Bat etorri ginen mezu horrekin, Euskal Herri osoko euskaltzaleei begira ere ezagutzera emateko modukoa baita Busturialdearen euskalduntasuna: % 80tik gora dira euskaldunak eta euskalkiak bizi-bizirik daude. Urdaibai biosfera-erreserba Busturialdean bertan egonik, berezkoa zen lotura: Busturialdea euskararen biosfera da. Horri Seber Altubek eskualdean duen garrantzia gehitu nahi genion, ikastolak berak zein bertan ikasitako herritarrek bizi handia ematen baitiote eskualdearen zein euskararen herri-bizitzari. Seber Altube euskararen biosferaren bihotza dela iritzi genion. Eta bageneukan leloa: Euskararen Bihozfera. Komunikazio estrategia eta lelo horrekin, bada, hauek dira 2014an Busturialdean egingo den Ibilaldiaren hiru mezu ardatzak: · Euskara sorkuntza kolektiboa eta dibertsoa da: zenbat euskaldun, hainbat euskara eta euskaraz bizitzeko hainbat modu · Biosfera bateko izaki bizidunek legez, euskaldunek eta euskaltzaleek euskararen...

Continue Reading

Mendraka txakolina irudiberritzen

Sute batek Mendraka Txakolindegia erdi suntsitu zuenetik bi urte pasatu direnean, lanaren ekinez ardoaren kalitatea hobetzea lortu dute, eta, jakina, baita baserria berriztea ere. Eta aurrerapauso hori irudira ere eroan gura izan dute. Eta eskari hori ekarri zuten di-dara: logotipoa egokitu eta etiketa berriztea, eraberritzea botilaren etiketan islatzeko. Ardoa maila hobekoa dela orain esan ziguten, txakolinaren berezitasunetik ardo zuri fin baterako bidea eginez; tartean, Bizkaiko txakolien maila altuan. Hala bada, markaren tipografia garbitu, egokitu eta ikurra sinplifikatu dugu, oinarrizko elementua nabarmenduz: mahastia. Kolore bizietatik sentsazioak islatzen dituzten koloreetara jo dugu, bestalde; aurreko etiketan urre kolorea erabili zuten, eta orain, txakolina egiteko altzairuzko kupelak erabiltzen dituztela kontuan hartuta, tarteko kolorea proposatu genien: titanioa (Bizkaiko eraikin enblematiko ezagunenetakoak darabilena, bestalde). Horrenbestez, etiketaren irudiberritzea izan behar zuenetik hasita erakunde nortasuna berritzen amaitu dugu, hemendik aurrera webgunera eta gainerako euskarrietara ere eroango dutena. Lan honek, gure ikasbidearen mesedetan eta lanaren gozamenerako, izan du beste ezaugarri bat ere. Ardoa sentsazio...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR