Supermintzalagunak

Euskara ikasleak eta mintzapraktiketan euren bidelagun diren euskal hiztunak superheroiak dira. Gure artean dabiltza, eguneroko bizimodua egiten dute, eta gehienok ohartu ere ez gara egiten haien ahaleginaz eta herritar guztion bizikidetzari egiten dioten ekarpenaz. Mintzapraktika, beraz, superheroien kontua da. Euskaltzale guztiak supermintzalagunekin elkartzeko deia egin nahi izan dugu, horrenbestez, matrikulazio kanpaina honetan. Euskara ikasleek hiztun botereak hobetu ditzaten, euskal hiztunek astean ordubeteko ekarpen txikia mintzalagun adina bider handitu dezaten, eta guztien artean lagun gehiago eta bizipen berriak  izan ditzaten. Azalean umoretsua baina sakonean errekonozimendu sentitua izan nahi duen ideia horrekin diseinatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen kanpaina grafikoa, eta istoriogintza landu dugu bideo formatuan eta eskuorriak komiki moduan atonduz....

Continue Reading

Arrasate ezagutzen

Arrasateko Udala, Hezkuntza Sailaren ardurapean, bertako haurrek Arrasate ezagutu dezaten sei unitate didaktiko lantzen ari da. Herria Ezagutzen bilduma historian zehar Arrasatek bizi izan duen bilakera jasotzen duten sei liburukik osaten dute, eta ondarearekin lotutako hainbat kontzeptu eskaintzeaz gainera, bildumak aukera ematen du herriko pertsonaia, bitxikeria, abesti, ohitura eta abar ezagutzeko eta lantzeko. Egitasmoa irakasleentzako gida pedagogikoek eta ibilbide didaktikoek osatzen dute. Proiektuaren arlo didaktikoa eta edukiak zehaztu eta lantzeko, herriko ikastetxeekin eta Hik Hasirekin (euskal hezkuntza eragileen informazio, eztabaida eta elkargunerako ekimena) elkarlanean jardun du Arrasateko Udaleko Hezkuntza Sailak. Didariok liburuen diseinuaz eta irudigintzaz arduratu gara; horretarako, Aitziber Alonso ilustratzaile donostiarrarekin egin dugu lan. Sei unitateko bilduma hau Arrasateko Lehen Mailako Hezkuntzako ikastetxe guztietan eta herriko eragileen artean banatuko dute, eta udalaren webgunean ere zintzilikatuko dituzte eduki guztiak urriaren bigarren hamabostaldian....

Continue Reading
euskara praktikoa

Euskara praktikoa

AEK Matrikulazio kanpaina 2013 from di-da on Vimeo. Kaleko zurrumurruek ez ezik, ikerketa soziolinguistikoek ere hala diote: euskara ikasleek praktikotasuna eskatzen dute. Euskarak ikasteko hizkuntza zaila izateko estigma du: "ia ezinezkoa heldua zarenean" dio askok. Euskararen irakaskuntza modua, berriz, formalegia omen da: "ludikoagoa behar luke". Azkenik, euskara ikasi nahi duen asko ez dabil maila altu edo titulu bila: "nik komunikatzeko beste jakin nahi dut". AEK-k eskari horiei guztiei erantzuteko eskaintza eta promesa hori sostengatzeko argudioak dauzka: AEK-ko euskaltegiek 30 urte daramatzate euskara arrakastaz irakasten, eta 50.000 herritar euskaldundu ditu; AEK-n lehenengo egunetik gozatuko duzu euskara, erabileran oinarritutako metodologiarekin; eta AEK-n nahi eta behar duzun beste ikasiko duzu, ordutegi eta modulazio malguekin. Eta matrikulazio kanpainarako ere praktikotasuna bilatu dugu. Post-ita hartu dugu sorkuntzarako ardatz moduan: elementu praktikoa eta hizkuntzen ikaskuntzarekin lotua, eguneroko leku, gailu eta abarrak izendatzeko. Post-ita ardatz hartuta, beraz, AEK-k euskara ikasleei helarazi nahi dizkien mezu guztiak grafikoetara eta bideora eramateko...

Continue Reading
bizipoza auzolan

Bizipoza auzolan

Euskal Herriko haurrei eta familiei harreman esparru hezitzailea eskaini nahi die Irrien Lagunak Klubak, eta harreman esparru horren baitan aspaldi lantzen diharduten elkartasun proiektuari izaera bereiztua emateko eta jendartean nabarmentzeko guregana etorri ziren bertako kideak. Irrien Lagunak klubeko elkartasun proiektua premia bereziak dituzten haur eta familien elkarteei bisualizazioan, sentsibilizazioan eta baliabideetan laguntzeko sarea da; euskaraz, auzolanean eta bizipozez diharduena. Gaur egun 21 elkartek osatzen dute sarea, eta hazteko aukera zabalik du, premia gehiagori erantzuteko zein geografikoki Euskal Herri osoan hedatzeko. Elkarte horiei ez ezik, Irrien Lagunak Klubeko kideei eta horien bitartez euskal jendarte osoari zuzentzen zaie: premia bereziak dituzten haurrei kidetza afektiboa ez ezik laguntza efektiboa eskaintzea dute helburu,  baliabideak bilduz eta bolondres sarea osatuz. Izaera horrekin, posizionamendu estrategikoa zehaztu eta marka nortasuna lantzeari ekin genion: Irrien Lagunak marka nagusi ezagunaren baitan kokatuta, nortasun bereiztua eman behar genion proiektuari. Irrien Lagunak izena mantenduz, deitura deskribatzaile egokia behar genuen, eta balio eskaintza egingo zuen...

Continue Reading

Jakina! online tribiala

Jakina euskarazko online tribiala da. Adin guztietako lagunentzat pentsatua dago, eta partidak bakarka zein taldeka jokatu daitezke. Eta nola ez, sariak irabazi. Ranking orokorra dauka, eta nork bere postua gogor defendatu behar du ahalik eta erantzun zuzen gehien emanez. Jakina tribiala Azkue fundazioaren lana da. Haiek sortu dute ideia, haiek landu dute proiektua eta haiek sareratu dute emaitza. Tartean, didariok proiektu berrian kolaboratzeko proposamena heldu zitzaigun. Gure lana izengintzan laguntzea, logoaren diseinua egitea eta webgunearen erabiltzaile interfaza zein erabilgarritasuna ziurtatzea izan ziren. Programaketaz eta galdetegia lantzeaz beste enpresa batzuk arduratu dira. Tribial hau ezagutzeko onena sartzea eta gozatzea da, Jakina!...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR