5 urrats diseinu arrakastatsuak lortzeko
(Laburpen honen jatorrizko artikulua inglesez hemen). 1. Jakin nork agintzen duen Enpresan edo erakundean erabaki nagusiak nork harten dituen jakin, gehienentan haiek izango baitira markaren ikuspegia eta izaera ondoen ulertzen dutenak. Ezaugarri bereizgarrien gakoak hasieratik ezagututa, diseinu prozesu osorako norabidea eta estrategia izango dituzu. 2. Zaindu detaileak Ez moztu. Hartu denbora zehaztasunak begiratzeko. Kontuz tipografiari dagozkion oinarrizko kontuekin, adibidez: mota ezberdinak parekatzea, leadinga, kerninga, trackinga eta lerroartekoak. Ziurtatu ezazu erabilitako baliabide guztiak erregistratu dituzula, lege-kontuekin ustekaberik ez izateko. Hurbildu zaitez ahalik eta gehien, bektore-lanetan akats txikiak aurkitu eta zuzentzeko. Erabili kuadrikulak eta kalkulatu elementuen arteko marjinak eta distantziak. Egiaztatu ortografia eta gramatika, eta ohitu zaitez emailak bidali aurretik berrirakurtzera. 3. Jabetu ikuspegiaz Markaren eta proiektuaren ikuspegiaz jakitun zarenean, askoz hobeto kokatuta zaude lan on bat sortzeko. Bisitatu bezeroaren egoitza, hitz egin beraiekin, ikusi haien bideoak, ezagutu euren historia eta jaso lehiakideen berri. Barneratu zaitez euren munduan eta deskubritu zer pasiok mugitzen dituen. 4. Izan bakarra, izan ederra (YOUnique /...
Continue Reading